Kontzertua eta kalejira Santa Zezilia eguna ospatzeko

Tomas Garbizu Musika Eskolak antolatuta, Bandak kontzertua eskainiko du azaroaren 19an eta azaroaren 20an Txistulari taldeak kalejira egingo du
 
Azaroaren 22a musikarien patroiaren eguna da. Hori dela eta, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolak kontzertua eta kalejira antolatu ditu Santa Zezilia eguna ospatzeko.
 
Azaroaren 19an, larunbata Musika Bandak kontzertua emango du 12:30etan, Gezala Auditoriumean. Bandako musikariek, Estanis Karreraren zuzendaritzapean, 8 abestiko errepertorioa joko dute:  Dover patrol march (Douglas E. Wagner), Clocwise (Colin Cowles) edota Let my people go (Ted Parson) besteak beste.
 
Igandean, azaroak 20, Musika Eskolako txistulari taldeak kalejira egingo du Lezoko kaleetan zehar, 10:00etatik aurrera. 
 
Bi ekintza hauek, “Musikalean”  Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatzen duen musika- jarduera zikloan murgiltzen dira eta helburua, Euskal Herriko musika eskola guztiak musika kalera ateratzea da. Edizio hau,  antolatzen den bederatzigarrena da.
 
Arloa edo saila