Dantza

Dantza

Hamaika

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

"Eskudelak erabiliz, soka lodi bat zihoan sarrerako atetik eraikineko ate nagusira, eskuinerantz jarraitu, hor soka bat dago, heldu eta jarraitu beti aurrerantz, aurrerantz, harmailetaraino, mailak sei dira. Barruan, soka bitan banatzen zen, bata ezkerrerantz, bestea eskuinerantz. "

José Saramago, Ensayo sobre la ceguera.

"Hamaika, infinitua zer den, mila aldiz zer gertatzen den definitzeko erabiltzen da."

Lau dantzarirentzat proposatzen du bere burua Hamaikak, begiak itxita dituzten lau dantzarirentzat. Nondik doazen ikusi ezinik, gidari batzuk baino ezin dira lagundu, soka estu tenteak, paisaia definitzen dutenak, espazioa diseinatzen dutenak, baso moduko bat bezala, espazioaren muturretik muturrera, eta bazter guztiak bakarrik gurutzatzen dituztenak dantzariei eusteko, hauek igotzen eta jaisten diren ibilbideak marraztuz doazelarik. Gorputza lotuta duen lekuan, soka batetik bestera errei edo gidari bat elkartrukatzeko eta segurtatzeko balio duen mosketoi txiki batez lotuta.

Kontzertu fisikoa itsu-itsuan egiten du Hamaikak.

Dantza

Arima

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

AMAIA ELIZARAN euskal dantzari eta koreografoak dantza garaikideko bost pieza original sortu ditu eta azken hamar urteetan hainbat kultur proiektutan parte hartu du. 2013. urtean graduatu zenetik, hainbat koreograforekin lan egin du: James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue, Jon Maya, Iris Heitzinger, Hilde Koch, Judith Argomániz. 2015etik bere proiektuetan lan egiten du.

Dantza

Besarkada

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gelditasuna, irudia, ikuspegi infinitua, kontenplaziorako garaia, isiltasuna, bere 360º-an ikus daitezkeen gorputzak dira. Zer gertatuko litzatekeen planteatuz eskulturak bezala sentitzeko ideiarekin lan egingo bagenu, materia bezala sentitzen gara. Gorputza lokatza dela pentsatuta: nola mugituko litzateke? Gelditasunaren ideia, denbora motela, irudi bat ez nabarmentzeko moduan aldatzen dela eta, ia konturatu gabe, beste eskultura bat, beste besarkada bat, beste ekintza bat ikusten ari zarela.

Bideoa ikusi: https://youtu.be/SquEGk0oaD4

Dantza

Leiho zikin, zeru garbi

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Ikuskizunaren ostean Laida Zapre argazkilari, disenaitzaile eta kazetariaren “404.lauzarolau” proiektua aurkeztuko da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da ‘Leiho zikin, zeru garbi’. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

Dantza

Hiru (3)

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

HIRU(3), Myriam Perez Cazabonek NERI(H)ARI izenpean burutzen duen lehen proiektua da, zeinek indar, berezitasun eta heldutasun profesional handiko dantzari eta artista lokal talde batekin, elkarlanerako gune bat sortzeko helburua duen. Baita sormenerako aukera berriak eta eszenaratze-formatu ezberdinak planteatzeko, ikertzeko eta eraikitzeko helburua ere. Biak, bai kanpo-sareak, bai barne-sareak errotzera eta zabaltzera bideratuak.

Bere lana dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Eta disziplinartekoa, bere transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartuz.

2004tik dabil dantza arloan, sortzaile, dantzari eta irakasle moduan, musika (Mursego, ElleBelga), antzerkia (Hika Teatroa), zinea (Akelarre), argazkilaritza (Nagore Legarreta, AitziberOrkolaga), disziplina anitzetako instalakuntza (Larraitz Torres, Rqer-Eva Villar), eskultura (ChillidaLeku Museoa), eta, nola ez, dantza (Ai Do Project, Kukai, Red Atalak 2.0, Node, Doos Colectivo) bezalako arte desberdinekin elkarlanean aritzeko grina azpimarratuz.

NERI(H)ARI da, dantza, pertsonen emozio-zirrikituen isla bezala; isiltasuna, komunikazio bide bezala; eta geldotasuna, mugimendu forma bezala, ulertzen dituen gunea, batez ere, presentzia eta begirada azpimarratuz.

Dantza

ZETA-ZETA 3 Oscar Pascual eta Iñigo Rementeria

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Nola hasten da koreografia-lan bat sortzen? Zer gai, musika eta ideia aukeratzen dira? Zergatik?

Nola egiten dute lan interpreteek eta koreografoek?

Lezoko Udaletik, Dantzaz-ekin elkarlanean, berrikuntza bat eskaini nahi dizuegu: dantza sorkuntzatik gertu dauden leiho irekiak. Leiho horietan, urritik apirilera bitarte ostegunetan hilean behin egingo diren saioetan, hasiera-hasieratik koreografia sortzeko prozesua partekatuko da. Nola hazten eta garatzen den ikusteko aukera. Horrez gain, dantza “tailerrean” parte hartu ahal izango dugu ekarpenak eta galderak eginez, betiere Dantzaz-eko profesionalen laguntzarekin eta gidaritzapean.

Dantza

ZETA-ZETA 2 Laura G. Latasa eta Lara Ivancic

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditorium

ZETA-ZETA 1 Beñat Urrutia eta Marina Eskisabel

ZETA-ZETA Aurkezpen saioa. Bertha Bermudez

Eguna eta ordua
Language
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Zer da ZETA ZETA? nola hurbildu sorkuntza koreografikora?

Nola hasten da koreografia-lan bat sortzen? Zer gai, musika eta ideia aukeratzen dira? Zergatik?

Nola egiten dute lan interpreteek eta koreografoek?

Lezoko Udaletik, Dantzaz-ekin elkarlanean, berrikuntza bat eskaini nahi dizuegu: dantza sorkuntzatik gertu dauden leiho irekiak. Leiho horietan, urritik apirilera bitarte ostegunetan hilean behin egingo diren saioetan, hasiera-hasieratik koreografia sortzeko prozesua partekatuko da. Nola hazten eta garatzen den ikusteko aukera. Horrez gain, dantza “tailerrean” parte hartu ahal izango dugu ekarpenak eta galderak eginez, betiere Dantzaz-eko profesionalen laguntzarekin eta gidaritzapean.

Dantza

Dead

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Hil aurretik zure bizitza bizitzea.

Zenbat pisu kargatzen dugu ematen ditugun urratsetan?

Ez garena irudikatzen saiatzen gara eta dena kontrolatu nahi dugu segurtasuna lortzeko. Oinordetutako sineste eta ereduek txotxongiloak bagina bezala zuzentzen dute gure bizitza. Hori ulertzeak lagundu egiten digu, erabakiak eraldatu eta aske bihurtzen gaitu. Norberaren esperientziaren mugak gainditzea da bizitzan hiltzeko beste modu bat, hil aurretik BIZITZEKO leihoa.