Arpire-enea (Kale Nagusia, 4)
Laukizuzen itxurako oina duen eraikina. Estalkiabi isurialdekoa du eta lau solairu dauzka. Harlanduzko hormak, 4. solairuaren altueran, ongi landuriko armarria dauka. Haize-babesa eta ataburudun atea ditu.
Laukizuzen itxurako oina duen eraikina. Estalkiabi isurialdekoa du eta lau solairu dauzka. Harlanduzko hormak, 4. solairuaren altueran, ongi landuriko armarria dauka. Haize-babesa eta ataburudun atea ditu.
Oin erregularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Talutxaturiko hormak ditu. "JHS" bat ageri da sarreran, lehen eta hirugarren solairuetan.
Baserri zaharra, familia bakarrekoa, haundia eta L itxurako oina duena.
Bi solairu eta ganbara haundia dauzka. Estalkia hiru isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoalderantz. Hegal zabala dauka.
Kareharri harlanduz eginiko eraikina da. Agerian, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka.
Bi familiako baserria, tamaina ertainekoa eta laukizuzen luze itxurako oina duena.
Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz.
Laukizuzen itxurako oina eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Fatxada nagusian harlanduzko hormak dauzka; gainerakoak talutxaturik izanik. Leihoek alfeifarra dute.
Behe erdiaroko eraikuntza. Nekazal etxauntza zaharra, gaur bi familiako baserria da. Tamaina ertaina du, laukizuzen antzeko oina eta hutsaltzen duten mozketa eta eranskin ugari dauzkana.
Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoekialderantz, eta hegal motzekoa da.
Harlanduzko eraiketa da, ezkulatu eta kareztatua; kantoietan eta hutsarteak inguratuz, harearri harlanduak dauzkana.
Laukizuzen itxurako oina duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Fatxada nagusian harlanduzko hormak ditu, azken solairuan izan ezik. Hau eta gainerako hormak talutxaturik daude. Beheko solairuan, kantoi batean, horman sarturiko hilarri bat ageri da eta honako inskripzioa du: "Aquí mataron Ivanes de Salaberria yendo su casa ruegan a Dios por él. A diez y seis de agostoano 1648".
Bi familiako baserri haundia, laukizuzen itxurako oina eta eranskinak dauzkana. Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko paraleloa du, ekialderantz.
Harlanduzko eraiketa du. Kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka eta guztia talutxatuta eta kareztatuta dago.
Fatxada nagusiak, alderik motzenean, hutsarteen ezarreran (bi sarrera, bi balkoi txiki leihoen artean), baserria bi etxebizitzatan banatua dagoela agertzen du.
Gainerako fatxadek ere hutsarteen banaketa erregularra dute.
Oin irregularra duen eraikina, bi isurialdeko teilatu duna. Behealdean eta lehenengo solairuan harlanduzko hormak ditu eta, gainerakoak talutxatuak eta zuriztatuak. Balkoi xumeak ditu lehen solairuan eta irteten direnak bigarren eta hirugarrenean.
Oin irregularra duen eraikina, bi isurialdeko estalkiarekin. Lau solairu dauzka. Behealdean harlanduzko hormak ditu eta gainerakoan talutxaturikoak. Beheko solairuan puntu erdiko arkua duen atea du, kalearen maila baino 70 cm beherago kokatua. Ataburuaren gainean leiho bat ireki diote.