Kantujira eta Ganbara musika kontzertua antolatu dira.
Tomas Garbizu Musika Eskolak bi ekitaldi antolatu ditu astebururako. Hala, larunbatean, urtarrilaren 20an, urteko lehen Kantujira egingo da herriko kaleetan zehar.
Ohitura den moduan, musika herrikoia maite dutenak elkartuko dira, Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren eta kantatzen diren abestien melodiaz gozatzeko.
Kantujira Aiton Bordatik abiatuko da 12:30ean eta Kaialde zein Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.
Nahi duen edonor, ekintza honetan parte hartzera gonbidatua dago. Abestien letren kopiak Aiton Bordan eta Musika Eskolan eskuratu daitezke.
Beste alde batetik, larunbatean ere, Ganbara musika kontzertua izango da Musika Eskolan.
16:30ean hasiko den emanaldian, partaideak ondorengoak izango dira: Ioanes Sagarzazu, Paul Muñoz, Irene Sagarzazu eta David Bergman. Pianojolea Esther Barandiaran eta irakaslea Raffaela Acella.
Hortaz, musikarekin gozatzeko asteburua izango dugu Lezon.