Euskal Herriko Musika Eskoletako piano ikasleen arteko topaketa da.
Otsailaren 24an piano jaialdiaz gozatzeko aukera izango dugu herrian. Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatutako jaialdi hau zenbait egoitzetan ospatuko da egun berean: Astigarragan, Azkoitian, Legazpin, Gasteizen, Zarautzen eta Lezon. Musika festa honetan, guztira, 200 musikari inguruk hartuko dute parte, horietako 51 Gezala Auditoriumean izango direlarik.
Jaialdiaren helburua ikasleek pianoa jotzen gozatzea eta esperientziak eta partiturak partekatzea izango da.
Ekimena 3 txandatan antolatu da Lezon:
11 urtera arteko ikasleak: 16:00etan
12 eta 14 urte bitarteko ikasleak: 17:00etan
14 eta 18 urte bitarteko ikasleak: 18:00etan
Sarrera doakoa izango da eta Tomas Garbizu Musika Eskolak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu festa honetara.
Larunbatean ere, Ganbara Musika Kontzertua
Musika dastatzeko beste aukera bat izango dute lezoarrek asteburu honetan ere. Izan ere, Ganbara musika kontzertua ospatuko da otsailaren 24an, 17:30ean Musika Eskolan. Partehartzaileak ondorengoak izango dira: Irene Sagarzazu, Ioanes Sagarzazu, David Bergman eta Ane Espina. Irakasleak: Raffaela Acella eta Barbara Doll. Sarrera librea izango da.