Astean bitan egiten dituzte entseguak.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak jakinarazi du, ikasturte berria hasi duela “Sutargi” Abesbatzak.
Kantatzea gustatzen zaion edonor gonbidatzen dute beraiekin parte hartzera. Sutargi abesbatza, koru amateurra da eta bere helburu bakarra kantuan ondo pasatzea da.
Musika Eskolako ikasleen guraso eta eskualdeko beste zenbait kantuzaleren artean osatua dago, elkarrekin eta lagunartean kantuan gozatzeko helburuarekin. Urtean zehar mota askotariko jarduerak egiten dituzte.
Entseguak astelehenetan eta ostegunetan, 19:30ean egiten dituzte, Musika Eskolan bertan.
Ez dago solfeoa jakin beharrik, animatu kantatzera!
Informazio gehigarria Tomas Garbizu Musika Eskolan jaso daiteke (16:30-20:00 ordutegian) edo 943529999 telefono zenbakira deituta.