Azkenburuko hotzak egiten ikasteko tailerrak euskaltegietan
Edozein otordurentzako azkenburuko egoki eta goxo bat prestatzen ikasiko dute Carlos Nuez sukaldariarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Azkenburuko hotz errazak" izeneko tailerrak egingo dituzte azaroaren 19tik abenduaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.