OARSOALDEKO ESKOLA KIROLAREN ALDEKO APUSTUA BIZITZA JASANGARRIAREN ALDE
2022-2023 ikasturteko joan-etorrien ia erdiak modu jasangarrian egin ziren. Oarsoaldeko eskola-kiroleko eragileek jasangarritasunarekiko konpromisoa berritu dute, kirol-saio eta -jardunaldietarako joan-etorri jasangarriak sustatzen dituzten neurriak bultzatuz.