2001.eko Abenduaren 20ekoa

    Lezon, 2001eko abenduaren 20an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko azaroaren 22an egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko azaroaren 22an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.Alkatearen 193. dekretua berrestea.

    Alkatearen 193. Dekretua ikusirik, udal langile bati bere laneguna lau ordutara murriztea erabaki baita, Gobernu Batzordeak aho batez berretsi du.

    PERTSONALA

    3.- 2002.urteko lan egutegia onartzeko proposamena.

    2002. urteko egutegia azterturik, ezarritako jai egunak kontuan izanik, eta era berean, bere garaian 32 lanordu onartuz hartutako akordioa oinarritzat hartuz, honen bidez Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2002.urtekoa, onartzea.

    - Urtean egin beharreko orduak: 1.440.

    - Opor egunak: 26.

    - Zubiak: uztailaren 26 eta abuztuaren 16 zubi izango dira udal langile guztientzat, etxez etxeko langileentzat izan ezik.

    BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentuetako 2002. urterako lan-egutegia onartzea:

    - Bulegoak eta etxez etxeko langileen zerbitzua: azken zerbitzu honetan urtean diren hiru zubitan arreta pertsonaleko zerbitzuak emango direla ziurtatu egin behar da. Zerbitzu horretako langileek bi zubi egiteko eskubidea dute.

    - Udal brigada: dedikazio berezia duten langileentzat egutegi proposamena onartzen da. Dedikazio berezia ez dutenentzat, ordezkari sindikalak egindako proposamena onartzen da, zehaztasun honekin: lanordu gehiagoko eguna, osteguna izango da, urgentzia edo lan beharren arabera hori aldatu daitekeelarik. Baina, ohiz edo normalean osteguna izango da.

    - Udaltzainak: proposatutako egutegia onartu da zehaztasun honekin: orduak konpentsatzeko garaian, izaera berdinekoekin baino ezin izango dira konpentsatu, hau da, gaueko orduak gaueko orduekin, jaietakoak jaietakoekin, egunekoak egunekoekin.

    - Udaltzain burua.

    - Liburutegia: onartu da proposamena zehaztasun honekin: zubiak udal bulegoetako berak izango ditu, uztailekoa eta abuztukoa. Martxoko zubian liburutegia irekita egongo da.

    Gobernu batzordekideek, abenduaren seiari buruz zera diote, espainiar jai bat dela eta udala irekia egongo dela lanera etorri nahi duen udal langilearentzat. Hau da, norbanakoaren borondatearen baitan dago egun horretan jai edo lan egin. Lan eginez gero beste edozein lanegunarekin konpentsatu ahalko da.

    Euskara-Kultura zerbitzu arduradunaren eta kirol teknikariaren lan egutegiak aurkeztea falta da.

    Kulturako administrari laguntzailearen ordutegiari eta lan egutegiari buruz (oporraldiak, zubiak, ...) bi departamentuetako buruekin (Kultura eta Musika Eskola) arituko da pertsonaleko teknikaria.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    4.- Arantza Azkue Zuloagak, aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena ematea Goiz Argi Bordako terrenoetan (Gaintxurizketa Goikoa bailara) artegia egiteko.

    Arantza Azkue Zuloagak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Goiz Argi Bordako terrenoetan (Gaintxurizketa Goikoa bailara) artegia egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Arantza Azkue Zuloagak aurkeztu duen jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Goiz Argi Bordako terrenoetan (Gaintxurizketa Goikoa bailara) artegia egiteko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

    BAT: Gizarte beharrizan larrietarako zenbait dirulaguntza bertan behera uztea, ondorengo arrazoiengatik: (1) ez du laguntza beharra zuritu, (2) lanean hasi da eta laguntzarik ez dagokio, (3) beste herri batera aldatu du bizilekua. Espedienteak eta kopuruak hauek dira:

    306 AD50-01............. 27.583,-pta (1)

    294 b AD50-03............. 56.950,-pta (1)

    587 a AD50-04............. 62.736,-pta (1)

    596 b AD50-06........... 134.508,-pta (1)

    006 b AD50-07............. 23.906,-pta (1)

    635 a AD50-08........... 162.044,-pta (2)

    304 AD50-11............. 25.000,-pta (1)

    597 a AD50-12............. 54.201,-pta (1)

    487 AD50-15............. 14.440,-pta (1)

    569 a AD50-16............. 64.115,-pta (1)

    421 AD50-17........... 164.337,-pta (3)

    566 a AD50-18............. 96.000,-pta (1)

    461 AD50-21............. 60.086,-pta (1)

    667 b AD50-23............... 5.979,-pta (1)

    GUZTIRA.......................... 951.885,-pta

    BI: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:

    103A................................. 51.654,-pta

    519................................... 64.524,-pta

    687A................................. 54.499,-pta

    683A................................ 35.935,-pta

    292.................................... 8.905,-pta

    666B................................ 94.489,-pta

    585A................................. 27.639,-pta

    301B............................... 271.000,-pta

    006B............................... 100.000,-pta

    353A................................. 18.365,-pta

    GUZTIRA.......................... 727.010,-pta

    6.- Etxez etxeko laguntza eskaerak.

    Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Katalina Lamariano Lamarianok egin duen eskabidea, eta gizarte langileak egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: Etxez etxeko zerbitzua ematea Katalina Lamariano Lamariano ondorengo baldintzetan:

    1) Zerbitzua atentzio pertsonala emateko da, egunean ordu bat, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2) Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean 12.269,- pta. da.

    BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da.

    Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Jesus Huicik eta Felisa Abaliak egin duten eskabidea, eta gizarte langileak egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Jesus Huici eta Felisa Abalia ondorengo baldintzetan:

    1) Zerbitzua atentzio pertsonala emateko da, egunean ordu bat, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2) Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean 30.381,- pta. da.

    BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da.

    7.- Jokin Galarraga haurraren senideek egindako eskaera.

    Jokin Galarraga Castelló haurraren familiak egindako dirulaguntza eskaera eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea Jokin Galarraga Castelló haurraren familiak egin duen garraiorako laguntza eskaera, errehabilitazio zentrora joan ahal izateko. Laguntza hau 2002 urteko urtarriletik iraila arte izango da (bi hilabeteak barne).

    BI: Garraiorako dirulaguntza kopuru hauek hiruhilabetero ordaintzea. Lehen hiruhilabetea, 108.000,-pta. Bigarren hiruhilabetea, 108.000,-pta eta hirugarren hiruhilabetea, 72.000,-pta. Partida: familiei dirulaguntzak, 198 kodea.

    HIRU:Aipatutako dirulaguntza hiruhilabetearen amaieran dagokion errezibo edo fakturaren bidez zuritu behar dute.

    LAU: Lezoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza sailarekin koordinatuko ditu Jokin Galarraga Castellók eta bere senideek dituzten behar desberdinei erantzun egokiena emateko jarduerak.

    KULTURA

    8.- Zenbait dirulaguntza emateko erabakia:

    Alkateak EUSKAL FONDOA erakundeari dirulaguntza ematea proposatu du, Guatemalan erakunde honek burutzen duen ondoko programarako: ? Alkatetzen Jarraipenerako programa: udalaren eta instituzionalitate lokalaren sendotzea?.

    Dirulaguntza kopurua: 775.000 pezeta.

    Partida: 201 Gobernu Organoak (111.00 funtzionala)

    2000 urtean Lezoko Udala programa berdinari lotu zitzaion eta aurrerantzean ere programa hau laguntzen jarraitzeko konpromisoa agertzea proposatu du. Gobernu Batzordeak proposamena onartu du.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura gaietako batzordeko lehendakariak proposaturik ondorengo dirulaguntzak onartu dira:

    Oroitzene AEK Euskaltegiari : 93.234 pta.

    Ibilaldia 2002ri : 40.000 Pta.

    Hezikuntza guraso elkarteari : 250.000 pta.

    Lezo Institutuari : 60.000 Pta.

    FAKTURAK

    9.- Fakturak onartzea.

    Ondorengo fakturak onartu dira:

    UTE Oreretak aurkeztutako futbol zelaiko obretako 11. ziurtapeneko fakturatik 47.198.925.- pezeta onartzea (ADO 1688-2001). UTE Oreretak aurkeztutako faktura 70.163.685.- pezetakoa da. Onartutako kopuruaren ordainketa 1997ko azaroaren 27an sinatutako hitzarmenaren baitan egiten da, udalak ulertzen baitu fakturako diru kopurua ez datorrela bat aipatutako hitzarmenean jasotako kopuruekin.

    Iguan Solar, S.L. Altzate igerilekuan ur berorako eguzki kolektoreak jartzeagatik aurkeztutakoak: 2.698.856.- pezeta (O 1691-2001); 4.912.948.- pezeta (O 1690-2001) eta 4.941.739 pezeta (O 1689-2001).

    GALDE ESKEAK.

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta ---------.etik ------.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna