- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2011ko abenduren 13an egindako bilkurako akta onartzea.
- GIZARTE ZERBITZUAK
- 2.- 2012. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntzaren banaketa irizpideak finkatzea proposamena onartzea (2011GZ020008).
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 3.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- URJENTZIAZ.
- 4.- Faktura zerrendak onartzea (2011KO110025)
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2012ko urtarrilak 10, asteartea, 8:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso batzarkideak bertan direlarik.
Ez da bileran izan Luis Garrido Corral.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2011ko abenduren 13an egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
2.- 2012. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntzaren banaketa irizpideak finkatzea proposamena onartzea (2011GZ020008).
Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:
BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza jaso ahal izango dute, 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretuak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzari buruzkoa, jasotako baldintzak betetzen dituztenek.
BI: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza banatzeko, udal honetarako, zehaztu diren irizpideak onartzea.
Hauek dira irizpideak:
- Gehienez bi kontzepturengatik emango da laguntza. Hirugarren kontzeptu bat eman ahal izateko beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko da, gizarte txostena bidez.
- Kopuruak:
KONTZEPTUAK Conceptos |
Pentsionistak Pensionistas |
Lan adinean Hitzarmena sinatuta En edad de trabajar y Convenio firmado |
Alokairua Alquiler |
Gehinez %70 250€/ hilean |
Gehinez %70 250€/ hilean |
Etxebizitza maileguen interesak eta amortizazioa Intereses créditos y amortización de la vivienda |
Gehinez %70 250€/ hilean |
Gehinez %70 250€/ hilean (ESKAERA BERRIAK |
Mantenua Mantenimiento (4 HILABETE BAKARRIK; + 2 HILABETE TXOSTENAREKIN) (ARGIA, GASA, KOMUNITATEA) |
92,50€/hilean/mes |
92,50€/hilean/mes |
Zorpetzeak (Alokairu, mailegua, mantenua) 4 HILABETE |
Kontzeptu bakoitzean zehazten diren topeak ezin gainditu |
Kontzeptu bakoitzean zehazten diren topeak ezin gainditu |
Altzariak eta elektrogailuak (linea txuria) Mobiliario y electrodomésticos de línea blanca |
1.850€/urtean/año (behin bakarrik/una vez) |
925€ (gehienez/máximo/behin bakarrik/una vez) 1.850€ (behin bakarrik/una vez) (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua/ una situación de necesidad valorado a través de informe social) |
Etxebizitza egokitzapenak, konponketak eta instalazioak Adaptación, reparación e instalaciones en la vivienda |
1.850€/urtean/al año (behin bakarrik/una vez) |
925€ (gehienez/máximo/behin bakarrik/una vez) 1.850€ (behin bakarrik/una vez) (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua/ una situación de necesidad valorado a través de informe social) |
Oinarrizko beharrak Necesidades primarias |
1.850€/urtean; al año (gehienez/máximo) |
925€ /urtean; al año(gehienez/máximo) 1.850€/urtean;al año (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua/ una situación de necesidad valorado a través de informe social) |
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Tokiko Gobernu Batzarre geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenen berri eman da.
Alkateak proposatu du gai zerrendan ez dagoen faktura zerrenda bat onartzea: gai zerrenda bidali ondoren prestatu da eta bertako fakturen ordainketa gehiago ez atzeratzeko proposatu du gaur onartzea. Gaurko bileran aztertzea onartu dute batzar kide guztiek.
4.- Faktura zerrendak onartzea (2011KO110025)
Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:
Zbkia/Nº |
€ |
44 |
201.659,66 |
BI: Horren ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.567tik 930.569ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.