2012ko urtarrilaren 10eko akta

Lezon, 2012ko urtarrilak 10, asteartea, 8:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso batzarkideak bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko abenduren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

GIZARTE ZERBITZUAK

2.- 2012. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntzaren banaketa irizpideak finkatzea proposamena onartzea (2011GZ020008).

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza jaso ahal izango dute, 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretuak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzari buruzkoa, jasotako baldintzak betetzen dituztenek.

BI: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza banatzeko, udal honetarako, zehaztu diren irizpideak onartzea.

Hauek dira irizpideak:

  1. Gehienez bi kontzepturengatik emango da laguntza. Hirugarren kontzeptu bat eman ahal izateko beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko da, gizarte txostena bidez.
  2. Kopuruak:

KONTZEPTUAK

Conceptos

Pentsionistak

Pensionistas

Lan adinean

Hitzarmena sinatuta

En edad de trabajar y Convenio firmado

Alokairua

Alquiler

Gehinez %70

250€/ hilean

Gehinez %70

250€/ hilean

Etxebizitza maileguen interesak eta amortizazioa

Intereses créditos y amortización de la vivienda

Gehinez %70

250€/ hilean

Gehinez %70

250€/ hilean (ESKAERA BERRIAK

Mantenua

Mantenimiento

(4 HILABETE BAKARRIK; + 2 HILABETE TXOSTENAREKIN)

(ARGIA, GASA, KOMUNITATEA)

92,50€/hilean/mes

92,50€/hilean/mes

Zorpetzeak

(Alokairu, mailegua, mantenua) 4 HILABETE

Kontzeptu bakoitzean zehazten diren topeak ezin gainditu

Kontzeptu bakoitzean zehazten diren topeak ezin gainditu

Altzariak eta elektrogailuak (linea txuria)

Mobiliario y electrodomésticos de línea blanca

1.850€/urtean/año (behin bakarrik/una vez)

925€ (gehienez/máximo/behin bakarrik/una vez)

1.850€ (behin bakarrik/una vez) (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua/ una situación de necesidad valorado a través de informe social)

Etxebizitza egokitzapenak, konponketak eta instalazioak

Adaptación, reparación e instalaciones en la vivienda

1.850€/urtean/al año (behin bakarrik/una vez)

925€ (gehienez/máximo/behin bakarrik/una vez)

1.850€ (behin bakarrik/una vez) (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua/ una situación de necesidad valorado a través de informe social)

Oinarrizko beharrak

Necesidades primarias

1.850€/urtean; al año (gehienez/máximo)

925€ /urtean; al año(gehienez/máximo)

1.850€/urtean;al año (beharrezko egoera kasuetan, gizarte txostena bidez egiaztatua/ una situación de necesidad valorado a través de informe social)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

3.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarre geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenen berri eman da.

URJENTZIAZ.

Alkateak proposatu du gai zerrendan ez dagoen faktura zerrenda bat onartzea: gai zerrenda bidali ondoren prestatu da eta bertako fakturen ordainketa gehiago ez atzeratzeko proposatu du gaur onartzea. Gaurko bileran aztertzea onartu dute batzar kide guztiek.

4.- Faktura zerrendak onartzea (2011KO110025)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:

Zbkia/Nº

44

201.659,66

BI: Horren ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.567tik 930.569ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna