2013ko martxoaren 5a

Lezon, 2013ko martxoaren 5ean, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko otsailaren 19an ohiko eta 22an ezohiko eta presazko egindako bilkuretako aktak onartzea.

Bi aktak onartu dira.

HIRIGINTZA.
2. Tomas Garbizuko 9-10-11-12 eta 13 sotoetan fatxada berritzeko obra baimena. (2013H0030001).

Tomas Garbizuko 9-10-11-12 eta 13 sotoetako jabekideek aipatu sotoetako aurrekaldeak berritzeko obra baimena eskatu dute 2013/02/20an erregistro bidez.
Eskaerarekin batera oinarrizko segurtasun estudioa eta obraren aurrekontua aurkeztu da.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Tomas Garbizuko 9-10-11-12 eta 13 sotoetako jabekideei, aurkeztutako aurrekontuan aipatzen diren obra lanak egiteko baimena EMATEA, ondorengo baldintza hauekin:

Aldamio instalakuntzaren proiektuan eta oinarrizko segurtasun estudioan azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko dira.

Dagozkion toberak eta sareak jarriko dira, hondakinak kontainerrera botatzeko.

Egin beharreko obra lanak ez dute eraikuntzaren estruktura ikutuko, bestela, dagokion proiektu teknikoa aurkeztu beharko da.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.508,38€ ordaindu beharko ditu ( 2.067,08 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 1.441,30€ aldamioengatik).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Kale garbiketa eta zabor bilketa kontratoaren bigarren aldaketa. (2013ID170003).

Lezoko Udalak eta “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k kontratu bat izenpetu zuten 2007ko maiatzaren 28an.
Kontratu honen arabera “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k Lezoko kale garbiketa eta hondakin solidoen bilketa zerbitzua aurrera eramateko konpromisoa hartzen zuen ondorengo honako hauek betez:

1.- 2006ko abenduaren 7ko osoko bilkuran onarturiko baldintza teknikoen eta administrazio baldintza zehatzen agiria. Agiriok kontratu balioa zutela adierazten da kontratuan eta esleipenduna den “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k hori jasota gera dadin, agiri horiek izenpetu zituen.

2.- “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k bere proposamenean zehaztutakoak.

2008ko uztailaren 10ean Lezoko Udalak eta “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k arestian aipatu kontratuaren 1. aldaketa formalizatu zuten. Aldaketa hau osoko bilkuran onartu zen 2008ko ekainaren 4ean.
Aldaketa honen arabera hasiera eskainitako zerbitzu batzuk murriztu ziran.

Halaber Kontratuaren, adjudikatzearen prezioa den 560.146,00 €/urteko kopurutik, 464.224 €/urteko kopurura pasatu zen.

Bestalde, Lezoko udalak 2013ko urtarrilaren 31ean buruturiko osoko bilkuran Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko arautzeko Udal Ordenantzari behin betiko onarpena eman dio. Ordenantza honek xedatzen duenaren arabera Lezoko udalak zaborrak modu selektiboan biltzeko atez ateko sistema ezarri nahi du.

Bilketa sistema hau ezartzeak arestian aipatu kontratuaren aldaketa dakar ezinbestean, hau da, “Lezoko kale garbiketa eta hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren kontratuaren 2. aldaketa “ dokumentuan azaltzen dena.

Kontratu honen aldaketa azaltzen duen dokumentu hori bere aurrekontu laburtu eta guzti espedientean dago.

Horretarako baina derrigorrezkoa izango da dagokion akordioa hartzera, ondorioz proposamen hau aipatu akordio hori hartzera egongo da baldintzatua.

Udal hirigintza teknikariaren txoten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena kontua izanik, Hirigintza eta Ingurugiro Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak, ERABAKI DU:

BAT: Lezoko kale garbiketa eta hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren kontratuaren 2. aldaketaren espedienteari hasiera ematea.

BI: “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri 15 eguneko aditze epe bat ematea akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazio edo erreklamazioak aurkezteko. Aditze epe horretan espedientea bere eskura izango du astelehenetik ostiralera 8:00tatik 13:30tara Lezoko Udaleko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako departamentuan.

4. Suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantentze lanak esleitzea. (2012H0500003).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2012-04-24an hartutako erabakiaren arabera, Lezoko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren, dagokion teknikariak 2013/02/28an emandako txostenaren arabera, aipatu suteen eta intrusioaren aurkako sistemak mantentzeko zerbitzua beharra dela eta, 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak eta 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemei buruzko kontratua, Esparru Akordioa burutzea erabaki den enpresa berei esleitzea eta hala formalizatzea.

Administrazio honek kontratatu beharko duen 1. lotean aurreikusi daitekeen eskaera: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak zenbatzean gutxi gorabehera, urteko 1.042,49 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe.

Administrazio honek kontratatu beharko duen 2.lotean aurreikusi daitekeen eskaera: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak zenbatzean gutxi gorabehera, urteko 2.641,80 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe.

Hori dela eta, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 198. artikuluari jarraituz, bidezkoa da eratorritako kontratua:

a) 1. lotea dagokionez, Babesa Suzai, I.F.Z A20095196 enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.

b) 2. lotea dagokionez, Area 7 S.L. I.F.Z B20160552 enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.

Udaleko teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik,Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Babesa Suzai (N.I.F A20095196) enpresari esleitzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI: Area 7 S.L (N.I.F B20160552) enpresari esleitzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

HIRU: Babesa Suzai, (I.F.Z A20095196) enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 1.042,49 euroko gastua, (AD 107) baimentzea eta xedatzea

LAU: Area 7 S.L., (I.F.Z B20160552) enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 2.641,80 euroko gastua, (AD 106) baimentzea eta xedatzea

BOST: Enpresa esleipenduekin kontratua formalizatzea.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK.
5. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera.(2013GZ010004).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko N.A.U.ek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: N.A.U.i etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean bi orduz etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,81€ euro/ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Apartamentu babestuetarako eskabidea. (2013GZ090001).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko LOPERA, SANTIAGO, Rafael Jesusek egin duen eskaera.

BI: LOPERA, SANTIAGO, Rafael Jesúsek apartamentu babestuen erabilpenagatik daukan errentaren %20 ordaintzea.

HIRU: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. Bi hilabeteko epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo sei hilabeteko epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

KIROLAK.
7. Kirol instalazioetako irekiera ordutegiaren murrizketa. (2013KI080002).

Serviocio S.L.k, kirol instalazioak kudeatzen diruen enpresak, faktore ezberdinak direla eta beste neurrien artean kirol instalazioen irekiera ordutegia aldatzeko eskaera luzatu zion gobernu talde honi. Kirol instalazioetako kudeaketa batzordeak kirol instalazioen irekiera ordutegiaren murrizketa baloratzeko egindako bilerak eta gai horri dagokion espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT.- Aintzat hartzea eskaera eta kirol instalazioetako irekiera ordutegia murriztearen beharra.

BI.- Atxikitzen dudan, kudeaketa batzordean aurkeztutako adostutako ordutegia onartzea.

HIRU.- Ordutegi hau aplikatzeko eta moldatzeko aukera ematea enpresari beti ere, ondoren azaltzen ditudan baldintzak betetzen badira:

1.- Ordutegi murrizketa udalak, enpresak eta langileen arteko bileren ondorio gauzatu da.

2.- Langileengan ahalik eta eragin txikiena izan dadin, murrizketa ahalik eta gehien banatuko da denen artean.

3.- Ordutegi murrizketa honen iraungipen epea 2013ko abenduaren 31a izango da. Neurri hau hartzeko koiuntura arrazoiak gaindituak izango direlakoan, gaur egun indarrean dagoen irekiera ordutegira bueltatuko gara. Beharrezkoa balitz gaia aztertuko lukeen mahaia osatuko litzateke.

4.- Egoera ekonomiko eta bazkideen alta egoeran aldaketa nabariak emango balira, lehenago aztertuko litzateke ordutegian aldaketak sartzeko aukera.

5.- Ez da kaleratze objektiborik emango ez eta zerbitzurik desagerraraziko, are gutxiago langileen kaleratzea ekartzen badu, jarduera arruntean zerbitzu eskaintza eta eskaeraren ondorio sortu eta desagertzen diren taldeak sortarazten dituzten ohiko aldaketetatik kanpo.

6.- Ordutegietan aldaketak egiterik egongo da epe honetan, baldin eta sendoki justifikatzen den eta irekiera ordu kopuru osoa ez den murrizten (orain erabakitako ordu tarte bat zuzentzearren). Hau egiteko eskaera sartu beharko da udaletxean eta komiteari jakinarazi.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA.
8. Faktura zerrendak onartzea. (2013KO110003).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:

Zbkia/ Nº 7 ---- 2261 €

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK.

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Tokiko Gobernu Batzarraren bilera geroztik onartutako alkate eta zinegotzi delegatuen dekretuen berri eman da. Horien artean bada bat Tokiko Gobernu Batzar honek berreztu duena, D13/00230 zenbakia duena, Oarsoaldea S.A.rekin hitzarmena egiteko zabor kudeaketaren informazio eta sentsibilizazio plan pilotua Lezon martxan jartzeko.
Baita ere berreztu da D13/00232.dekretua, Lanbide Heziketako “Easo” institutoarekin, ikasle baten praktikaldi denbora onartzeko.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskerik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930349tik 930356ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna