2005.eko Ekainaren 6ekoa

Lezon, 2005ko ekainaren 6an, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko maiatzaren 23 egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

3.- Lezoko Udaleko 2005. urteko langileen opor egutegia onartzea.

Udal honetako departamentu eta langileek 2005. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2005. urteko opor egutegia onartzea:

· Bulego Orokorrak.

· Ongizateko bulegoak.

· Kontuhartzailetza.

· Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.

· Euskara eta Kultura.

· Etxez-etxeko laguntzaileak.

· Liburutegia.

· Kiroldegiko zuzendaria.

· Brigada.

· Eskoletako kontserjea.

· Udaltzaingoa.

· Udaltzainburua.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- ?Estudio Jurídico Easo, S.L.?ri aholkularitza juridiko iraunkorreko zerbitzuaren kontratua luzatzeko proposamena.

2004ko maiatzaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarrean ?Estudio Jurídico Easo, S.L.?ri aholkularitza juridiko zerbitzuaren aholkularitza eta asistentzia teknikorako kontratua adjudikatzea onartu zen. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango zela adostu zen, luzapena posible litzatekeelarik bi alderdiek elkar eta espresuki horrela adostuz gero.

Urtea bete delarik, ?Estudio Jurídico Easo, S.L.? ren luzatze-proposamena jaso ondoren, udal Idazkariak 2005eko maiatzaren 10 sinatutako txostena ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aholkularitza juridiko iraunkorreko zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzea urtebeteko iraupenarekin, 2004ko ekainaren 1ean sinaturiko kondizio eta betebeharrekin.

BI: Plegutako II.4 klausularen arabera, kontratuaren prezioaren berraztertze bat egitea, Kontsumorako Prezioen Indizeak jasan duen igoera barneratuz (KPI), oinarri gisa bere garaian sinatutako prezioa hartuaz. Kontutan hartuaz 2004ko apiriletik 2005eko apirilera KPI-ak % 3,4 igoera jasan duela Euskal Erkidego Autonomoan, igoera urteko 1.020 eurotakoa izango delarik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

5.- Aholkularitza tekniko urbanistikoaren kontratua Roberto García Aizpiriri luzatzeko proposamena.


Proposamena mahai gainean laga da luzapen epearen beste aukerak aztertzeko.

6.- Alkatearen 226. dekretu berrestea, Iñigo Azkue Goyari Frantzisko Gaintza kaleko 2an dagoen Gaxparrenea etxearen lehen okupaziorako lizentzia emateko.

226. dekretua berrestu dute batzarkide guztiek.

7.- Mª Carmen Isasa Sorzabali Saizar baserrian familia birentzako etxebizitza egokitzeko obra lizentzia emateko proposamena.

Mari Karmen Isasa Sorzabalek proiektua aurkeztu du Saizar baserriko familia birentzako etxebizitza birgaitzeko.

Arkitekto aholkulariaren txostenak hau dio:

?Iñaki Ondarra Mujikak eta José Manuel Diego Kerejetak egin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2005eko maiatzaren 5ean bisaturik aurkeztu den Proiektuaren xedea, Saizar baserria eraberritzea da, hartan familia birentzako eraikina moldatuz, zeren ganadua berriki eraiki den beste nekazal eraikin batera aldatu baita.

Ukuilu hori eraiki aurrez idatzi bat igorri zion Lezoko Udaleko Alkatetzak eta, hartan adierazten zenez, nahiz eta familia birentzako eraikin bati lotu beharreko lursail minimoa ez zeukan arren, ontzat ematen zen jarritako azalera, alegia, 14.726 m² izatez eta 15.000 m² eduki beharreko gutxienekoa, Lezo-Gaintxuruzketa bidea zabaltzeko aurrez zenbait lurralde laga zuela kontuan edukirik.

Era berean, informe honen gaia den Proiektua aurkeztu baino lehen, Oinarriko Proiektu bat aurkeztu zen eta hark aldeko txosten juridikoa eta teknikoa jaso zituen, Alabaina, Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazal Eskualdearen Garapen Mantengarrirako Departamentuak egindako txostenean, lurzoru ez-urbanizagarrian egintzak eta lizentziak koordinatzeko azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Saizar baserri zaharreko mendebaldeko etxebizitzan bi etxebizitza moldatzeko posibilitatearen aurka informatzen zen, zeren ez baitzuen gainditzen 82/1998 Foru Dekretuan eskatutako bideragarritasunerako gutxienekoa, eta seinalatzen zuen Proiektuak ez zuela aipatutako Dekretuaren eraginik jasango berreraikuntza bat litzatekeen kasuan.

Ondorioz, orain planteatzen dena baserriaren mendebaldeko partearen birgaitze-berreraikuntza da, hartan bi etxebizitza 14.726 m² azalerako partzelari loturik moldatuz.

Proiektua azterturik seinala daiteke hartan mantentzen direla eraikinaren jatorrizko traza batzuk eta, halaber, seinala daiteke Arau Ordezkatzaileetan finkaturiko baldintza orokorrei egokitzen zaiela, eraiki bide den azalera ametitutako gehienekoa baino gutxiago izaki, etxebizitzari loturiko erabilpenetara azaleraren %40 xedatzen dela eta altura, profil eta materialez ordenantzetan eskatutakoa betetzen dela.

Azken finean, aurkeztutako Proiektuaren alde informatzen da, seinalatuz ezen, Arau Ordezkatzaileetako ordenantzen 54.3 artikuluaren arabera, eraikitako 50 m³ kopuru bakoitzeko zuhaitz bat landatu beharko dela artikulu horretan bertan seinalaturiko baldintzetan.

Era berean, gogoan izan behar da, ezin izango dela etxebizitzetariko bakoitza bereizi gutxieneko partzela 10.000 m² delako?.

Hori ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mari Karmen Isasa Sorzabali obra lizentzia ematea Saizar baserrian familia birentzako etxebizitza bat birgaitzeko, ondorengo baldintza hauekin:

Eraikitako 50 m³ kopuru bakoitzeko zuhaitz bat landatu beharko dela, txosten teknikoan seinalatu bezala.

Era berean, txostenean seinalatu bezala, ezin izango da etxebizitzetariko bakoitza bereizi, gutxieneko partzela 10.000 m² gertatzen delako.

BI: Eraikuntzen gaineko zerga gisa 14.588 ? ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzua eskaerak onartzeko proposamena.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko P.C eta J.R. senar emazteak (esp.933) egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: P.C. eta J.R. (esp. 933) etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astero 3 ordutakoa etxeko lanetan laguntza emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 45,36 eurotakoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Gizarte larrialdietarako dirulaguntza eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

301

6

150 ?

231

6

45 ?

870

6

2.244,39 ?

GUZTIRA

2.439,39 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-104/2004, A-979/2004)

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Familia interbentzio-luzapena onartzeko proposamena.

Ikusirik gizarte langileak eginiko txostena, familia laguntza esku hartzearekin P.S. (esp. 870) familiari ematen zaioen laguntza programari buruzkoa, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea familia laguntzaren jarraipena beste sei hilabeteetan.

BI: Udalak beregain hartzea hezitzailearen aioen kostua, guztira 1.898,22euro (AD-340).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna