1999.eko Abenduaren 23ekoa

    Lezon, 1999ko abenduaren 23an, goizeko 9:20 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 1999ko abenduaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

    1999ko abenduaren 2an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentzia

    2.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkariak, Mª Carmen Marinek, aurkeztutako eskabidea, ?Herri Eskola? LHko ikastetxea handitzeko obra lizentzia eskatzeko.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkariak, Mª Carmen Marínek lizentzia eskatu zuen ?Herri Eskola? LHko ikastetxean 18 unitate handitzeko eta Obragintzako Proiektua aurkeztu zuen 1999ko azaroaren 30ean. Proiektu hori Jose Manuel Ibargoyen eta Cristobal Bernabé arkitektoek egina da eta Sail horretako Bulego Teknikoak ikuskatua.

    Teknikari aholkulariak eta arkitekto teknikoak emandako txostenak hala nola Lezo Herri Eskolako zuzendariak aurketutako idatzia ikusita, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT:

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkariari, Mª Carmen Maríni, obra lizentzia ematea ?Herri Eskola? LHko ikastetxean 18 unitate handitzeko, ondorengo baldintza hauek betetzekotan:

    1.-Bakarra izango da egingo den eraikinaren eta egun dagoen eskola-eraikinaren saneamendu sarea, hau da, eraiki beharreko saneamendu sarea egun dagoenarekin lotu beharko da. Instalazio osoa saneamendu sare orokorrarekin konektatu beharko da.

    2.- Eskola eraikinetarako gasoleo depositua bakarra izango da, hau da, egun dagoenaren ordez eta leku berean berria jarriko da.

    3.- Proiektuak osatu egin beharko du eraikinean eta urbanizazioan oztopo arkitektonikoak kentzeko araudia.

    4.- Patioa argitzeko hala nola kiroletarako pista argitzeko argi-proiektoreak jarriko dira.

    5.- Egun dagoen eraikineko larrialdi sistema eraikin berrira hedatu beharko da.

    6.- Iradokizun gisa, egungo zentruko zuzendaritzak planteatzen dituen neurriak betetzea gomendatzen da; neurri horiek lizentzi honekin batera igorriko dira.

    7.- Obrak hasi aurretiko soken tiraketa egin aurretik, b

    erokuntzako instalzioari eta instalazio elektrikoa zabaltzeari buruzko dokumentuak, teknikari gaitu batek sinatuta, aurkeztu beharko dira.

    BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du eta ondorengo dokumentazio hau ekarri:

    Obra bukaeraren ziurtagiria.

    Obra berriaren deklarazio-eskritura.

    Eraikuntzaren fatxaden argazkiak.

    Kokapenaren planoa.

    Pabilioen oin bakoitzaren planoa.

    Sekzio-planoak.

    Kontribuzioaren azken errezibua.

    HIRU: Proiektua aztertu ondoren, Korporazioak zera ikusi du, bertan ez dagoela jasota eskola-jarduerarekin loturiko ekitaldi kolektiboak edo kultur ekitaldiak (musika, dantza, antzerkia,...) burutzeko moduko toki erabilera anitzekorik. Horregatik, honako hau aintzat hartzea eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, hots, eskola-komunitateak lehen aipatutako xedearekin erabiltzeko moduko ekipamendu edo dotazio bat eskola-eraikin berrian kokatzeko aukera.

    LAU: Idazkariak azaldu bezala, indarrean dagoen araudiaren arabera, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, 11.847.229 pta. eta lizentzien gaineko tasa, 50.000 pta. ordaindu beharko dituzte.

    Baldintza horri dagokionean, bestelako aukerak aztertzeko prest azaldu dira batzordekideak.

    3.- Urtira S.L.ren ordezkari gisa José Ignacio Madorranek aurkeztutako eskabidea, Aserraderos de Lezo Sektorean, A.2.1. azpipartzelan ¾1.fasea¾, pabilioi industrialak eraikitzeko lizentzia eskatzeko.

    José Ignacio Madorrán Burguik, Urtira S.L.ren ordezkari gisa, lizentzia eskatu du A-2 partzelan 1. Fasean pabilioi industrialak egiteko eta obragintzako proiektuaren bi ale aurkeztu ditu 1999ko abenduaren 14an. Obragintzako proiektu hori J.M. Alberdi, E. Franco eta J.I. Madorran arkitetoek eta P. Azkue eta N. Iglesias bide-injinariek egina da. Hori guztia azterturik, eta teknikari aholkulariek emandako txostenak ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Jose Ignacio Madorrán Burguiri, Urtira S.L.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea A-2 partzelan 1.fasean pabilioi industrialak eraikitzeko, ondorengo eskakizun hauek betetzeko baldintzapean:

    1.- Obrak hasi baino lehen eta soken tiraketa egin aurretik, zera aurketu beharko du, Segurtasun eta Osasun Txostena, Kalitate Kontrolaren Proiektua, hala nola Obragintzako Proiektua, hirurak bisatuta.

    2.- Kutxeta bat jarri beharko du fatxadaren itxituran zoruaren kotatik metro batera, pabilioi bakoitzerako sarrerako atearen alboan, ur-harrerarako.

    3.- Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 2.119.503pta da.

    BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du eta ondorengo dokumentazio hau ekarri:

    Obra bukaeraren ziurtagiria.

    Obra berriaren deklarazio-eskritura.

    Pabilioien fatxaden argazkiak.

    Kokapenaren planoa.

    Pabilioen oin bakoitzaren planoa.

    Sekzio-planoak.

    Kontribuzioaren azken errezibua.

    HIRU: Pabilioiaren lehen okupaziorako eta bertako iharduerarako lizentziarik ez da emango harik eta sektoreko urbanizazioa eta 103 eta 110 poligonoen arteko loturarako obrak burutzen ez diren arte.

    4.- Urtira S.L.ren ordezkari gisa José Ignacio Madorranek aurkeztutako eskabidea, Aserraderos de Lezo Sektorean, A.2.1. azpipartzelan ¾2.fasea¾, pabilioi industrialak eraikitzeko lizentzia eskatzeko.

    José Ignacio Madorrán Burguik, Urtira S.L.ren ordezkari gisa, lizentzia eskatu du A-2 partzelan 2. Fasean pabilioi industrialak egiteko eta obragintzako proiektuaren bi ale aurkeztu ditu 1999ko abenduaren 14an. Obragintzako proiektu hori J.M. Alberdi, E. Franco eta J.I. Madorran arkitetoek eta P. Azkue eta N. Iglesias bide-injinariek egina da.

    Udal teknikariek emandako txostenak ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Jose Ignacio Madorrán Burguiri, Urtira S.L.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea A-2 partzelan 2.fasean pabilioi industrialak eraikitzeko , ondorengo eskakizun hauek betetzeko baldintzapean:

    1,- Soken tiraketa egin eta obrak egiten hasi aurretik, zera aurketu beharko du, Segurtasun eta Osasun Txostena, Kalitate Kontrolaren Proiektua, hala nola Obragintzako Proiektua, hirurak bisatuta.

    2.- Kutxeta bat jarri beharko du fatxadaren itxituran zoruaren kotatik metro batera, pabilioi bakoitzerako sarrerako atearen alboan, ur-harrerarako.

    3.- Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 4.210.497pta da.

    BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du eta ondorengo dokumentazio hau ekarri:

    Obra bukaeraren ziurtagiria.

    Obra berriaren deklarazio-eskritura.

    Pabilioien fatxaden argazkiak.

    Kokapenaren planoa.

    Pabilioen oin bakoitzaren planoa.

    Sekzio-planoak.

    Kontribuzioaren azken errezibua.

    HIRU: Pabilioiaren lehen okupaziorako eta bertako iharduerarako lizentziarik ez da emango harik eta sektoreko urbanizazioa eta 103 eta 110 poligonoen arteko loturarako obrak burutzen ez diren arte.

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte erakundeei dirulanguntzak.

    Ikusi dut hainbat elkartek dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu eta Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT.- Aspanovas elkarteari 50.000,-ptako dirulaguntza ematea

    BI.- Ascodel elkarteari 50.000,-ptako dirulaguntza ematea

    HIRU.- Esklerosis Multiplearen elkarteari 50.000,-ptako dirulaguntza ematea

    LAU.- Gastu hori 1.481.00.313.00 1999 partidari atxikitzea.

    Idazkariak ohartarazi du, espedientean jasorik ez dagoela aurrekontu-kontsignazioari buruz Kontuhartzailetzaren txostenik.

    6.- 2000. urtean 3. adinekoentzako aktibitateak egiteko monitoreak kontratzeko proposamena.

    Hirugarren adinekoei zuzendutako aktibitateei buruz Gizarte Ongizateko eskuordedunak emandako txostena ikusirik eta zenbait kontratu egiteko gizarte langileak aurkeztutako txostena azterturik: M. Karmen Larriba gimnasia irakaslea, Mertxe Alfaro eskulanetarako irakaslea eta erlajazio ikastaroa ematen duen M. Karmen Muñoa Zubillaga kontratatzeko, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT.- Gimnasiako irakasle lana egin dezan M.Karmen Larriba kontratatzea. Kontratu hori administratiboa izango da, administrazioan ohikoa ez den lan espezifiko eta zehatz baterako eta, eta horren iraupena: 2000ko urtarrilaren 10etik ekainaren 23 arte.

    · Tarte horretan 69 ordu lan egingo du M.Karmen Larribak, astean hiru ordu eginez.

    · Zerbitzu hori ematearen truke M.Karmen Larribak 251.229,-pta jasoko du. Kopuru honi 1999ko urteko KPI erantsi behar zaio. Ordainketa faktura aurkeztu ondoren egingo da.

    · Kopuru hori gutxitu egingo da Gizartekintzak Udalari eta Udalak Aiton Bordari hirugarren adinekoen ekintzak egiteko urtean ematen dion dirutik.

    · Gastu hori 2000 urteko aurrekontuari erantsiko zaio.

    BI.- Eskulan aktibitateak gauzatzeko Mertxe Alfaro irakasle gisa kontratatzea. Kontratu hori administratiboa izango da, administrazioan ohikoa ez den lan espezifiko eta zehatz baterako eta, eta horren iraupena: 2000ko urtarrilaren 13etik ekainaren 21 arte.

    · Tarte horretan 72 ordu beteko ditu Mertxe Alfarok, astean hiru ordu eginez.

    · Zerbitzu hori ematearen truke Mertxe Alfarok 189.864,-pta jasoko du. Kopuru honi 1999ko urteko KPI erantsi behar zaio. Ordainketa faktura aurkeztu ondoren egingo da.

    · Kopuru hori gutxitu egingo da Gizartekintzak Udalari eta Udalak Aiton Bordari hirugarren adinekoen ekintzak egiteko urtean ematen dion dirutik.

    · Gastu hori 2000 urteko aurrekontuari erantsiko zaio.

    HIRU.- Erlajazio-aktibitatea gauzatzeko M.Karmen Muñoa Zubillaga irakasle gisa kontratatzea. Kontratu hori administratiboa izango da, administrazioan ohikoa ez den lan espezifiko eta zehatz baterako eta, eta horren iraupena: 2000ko urtarrilaren 10etik ekainaren 23 arte.

    · Tarte horretan 68 ordu beteko ditu M.Karmen Muñoa Zubillagak, astean hiru ordu eginez.

    · Zerbitzu hori ematearen truke M.Karmen Muñoa Zubillagak 241.332,-pta jasoko du. Kopuru honi 1999ko urteko KPI erantsi behar zaio. Ordainketa faktura aurkeztu ondoren egingo da.

    · Kopuru hori gutxitu egingo da Gizartekintzak Udalari eta Udalak Aiton Bordari hirugarren adinekoen ekintzak egiteko urtean ematen dion dirutik.

    · Gastu hori 2000 urteko aurrekontuari erantsiko zaio.

    7.- Eusebia Benito Vicentek egindako etxez-etxeko laguntza eskaera.

    Etxez-etxeko laguntza eskatzeko Eusebia Benito Vicentek egindako eskabideari dagokionez, Gizarte Ongizateko eskuordedunak aurkeztutako proposamena aztertu eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ere ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Eusebia Benito Vicenteri etxez-etxeko zerbitzua ematea onartzea ondoren zehazten den eran:

    a.- Zerbitzua etxeko lanak egiteko eta hainbat gestio egiteko izango da, eta astean hiru ordukoa, nahiz eta gehitu gehitu ahal izango den zerbitzu beharren arabera.

    b.- Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean 1.472,- pta. da.

    BI: Zerbitzua hurrengo aukeraren zain geratzen da.

    8.- Lezoko helduen heziketa zentroak egindako dirulanguntza eskaera.

    Lezoko Helduen Zentroak 1999-2000 ikasturterako aurkeztu duen programa eta dirulaguntza eskaera ikusi eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatua azterturik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: Lezoko Helduen Zentroari 172.000,-ptako dirulaguntza ematea

    BI: Gastu hori 1.226.06.321.00.1999 partidari atxikitzea.

    Idazkariak ohartarazi du, espedientean jasorik ez dagoela aurrekontu-kontsignazioari buruz Kontuhartzailetzaren txostenik.

    9.- Felisa San Pedrok egindako egoitza eskabidea eta udalaren konpromezu ekonomikoa onartzea.

    Zaharren egoitzan sartzeko Felisa San Pedro Villarrek egin duen eskabidea eta hartutako konpromezu ekonomikoak ere ikusirik eta, era berean, finantziazioa zehazteko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta egoitzak sinatutako hitzarmena eta, halaber, gizarte ongizateko eskuordedunak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du.

    BAT.- Onartzea Felisa San Pedro Villarrek eta bere seme-alabek sinatutako konpromezua 3. adineko egoitzan sartzeko gastua finantzatzeari buruzkoa.

    BI.- Konpromezua hartzea Felisa San Pedro Villarrek 3.adineko egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko. Finantzaketa, ordea, Felisa San Pedro eta bere seme-alabek ezin badute, egingo du Udalak, orduan bakarrik.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna