1999.eko Azaroaren 10ekoa

    Agiri mota
    Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 1999ko azaroaren 10ean, 19:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena Iza, Nekane Artola Labordeta, Xabier Alegria Loinaz, , Imanol Esnaola Arbiza, Juli Del Sol Bermejo, Inmaculada Muñoz Martinez, Kepa Garbizu Azkue, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Ainhoa Villanua Ayuela, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero.

    Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.

    Aztergai zerrendako puntuei ekin aurrez, alkateak esan du aurreko bilkuretan ez zela itzultzailearen zerbitzuen beharrik izan, itzultzailea bertan izan arren, Ainhoa Villanua Ayuela bilkuran izan ez zelako, aldez aurretik abisatu gabe. Alkatearen iritzirako, azken osoko bilkuran erabaki zen ezen, itzulpenaren beharrik zenean, aurrez eska zedila itzultzailea bilkurara etortzea. Bilkura honetarako ez da horrela egin eta, beraz, itzultzaileari jakinarazi zaio ez zuela bilkurara etorri behar.

    Mikel Antxon Arrizabalagaren iritziz, irizpideak alderantzikoa behar du izan, alegia, zinegotzia bilkuran izango dela suposatu behar da, berak bestelakorik abisatu ezean.

    1.- Egoki irudituz gero, bilkura hauetako aktak onartzea: 1999ko uztailaren 3 eta 21ekoak eta irailaren 16koa.

    Inolako zuzenketarik gabe onartu eta izenpetu dira uztailaren 3 eta 21eko bilkuretako aktak.

    Irailaren 16ko bilkurako akta onarpenerako aurkezturik, Kepa Garbizuk eskatu du zuzen dadila bere adierazpena ordenantza fiskalen onarpenari buruzko gaian, 8. gaia, panteoien gehiegizko prezioaz jasotzen den aipamena kenduz. Zuzenketa onarturik, akta onartu eta izenpetu egin da.

    2.- Altamira auzoan plaza publikoa, lurpeko garajeak eta lokal komertzialak eraikitzeko Zehazpen Estudioaren behin betiko onarpena.

    Alkateak gogorazi du gai hau mahai gainean geratu zela azkeneko bilkuran. Orain berriro aurkezten du hirigintza batzordearen diktamena, onarpena eskatuz. Dokumentu honen garrantzia gogorazi du, Altamiran babespen ofizialeko etxebizitzen eraikuntzan aurrera egiteko zeren, dokumentu hau onartu gabe, ez baitago biderik orain eraikitzen ari diren etxebizitzak kalifikatzeko. Gogorazi ditu, halaber, promozio horrek izan dituen gorabeherak Eusko Jaurlaritzako kontseilaritzen erabaki politikoekin, etxebizitza sozialak, horietarik batzuk alokatzekoak, eraikitzeko Lezoko Udalaren nahiak zapuztuz, etxebizitzak Lezoko herritarrei adjudikatzeko posibilitateak murriztuz, adjudikatzeko aukera Donostialdeko eskualde funtzionalari irekitzean. Zenbait elkarrizketaren berri eman du eta, agian, Lezoko herritarrentzat aukera handiagoren batzutan mamituko direla. Zehatz-mehatz dokumentuari buruz, onartutako Arau Subsidiarioen aldakuntzaren emaitza gisa definitu du, auzo horren beharrei erantzuten diela esan du eta, berdegunetan galtzen dena, proiektaturiko plaza publikoarekin orekatzen dela.

    Mikel Mitxelenak berretsi egin du irailaren 16ko osoko bilkuran egindako bere adierazpena eta zinegotzien erantzukizuna azpimarratu du auzo horretako arazoak konpontzeko erabaki garrantzitsu honetan.

    Mikel Antxon Arrizabalagak berretsi egin du aurreko osoko bilkuran adierazitakoa.

    Onarpenerako aurkeztutako diktamenak honela dio hitzez hitz:

    “Alkatetzaren 1999ko uztailaren 26ko Dekretu bidez onartu zen hastapenez Altamira auzoan, 27 poligonoko 4. partzelan, plaza publikoa eta lurpeko garajetarako eraikina eta lokal komertzialak egiteari buruzko Zehazpen Estudioa.

    Zehazpen Estudio hori Alvaro Arcaya eta Alejandro Ramirez arkitektoek idatzi dute eta Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisatu du, promotorea Jose Luis Txokarro Amonarriz izanik, Viviendas y Contratas, S. Cooperativa delakoaren ordezkari gisa.

    Informazio publikorako jarrita egon den denboran, prentsan eta probintziako aldizkari ofizialean argitaratu ondoren hasita, ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

    Horietan oin harturik eta aldeko txosten teknikoarekin, proposamena Hirigintza Batzordearen esku ipini da, aipatutako Zehazpen Estudioa behin-betiko onartzeko.

    Hirigintzako Batzorde Informatzaileak, Euskal Heeritarrokeko ordezkarien aldeko botoekin, Aitor Sarasola eta Xabier Alegria, P.S.E.ko ordezkariaren kontrako botoarekin, Mikel Antxon Arrizabalaga, EAJ-EAko ordezkariaren abstentzioarekin, Pello Garbizu, Udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIO hau har dezan:

    BAT: Altamira auzoan, 27 poligonoko 4. partzelan, plaza publikoa eta lurpeko garajetarako eraikina eta lokal komertzialak egiteari buruzko Zehazpen Estudioa, Viviendas y Contratas, S. Cooperativa delakoak sustatua, behin-betiko onartzea.

    BI: Behin betiko onarpen horren akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki iruditzen zaiona.”

    Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde (alkatea eta EH-ko sei zinegotziak), lau boto kontra (PSE eta EA) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Ainhoa Villanúa Ayuela, Iñake Urrstarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero, eta bi abstentzio (EAJ) Kepa Garbizu Azkue eta Jesús Mª Martiarena Jaka, beraz, korporazioa osatzen duten partaideen gehiengo absolutuaren aldeko botoekin, behin-betiko onartu da Altamira auzoan plaza publikoa, lurpeko garajeak eta lokal komertzialak eraikitzeko Zehazpen Estudioa.

    3.- 113. poligonoan (Giasa) Arau Subsidiarioak aldatzeko Aurrerapen-dokumentua onartzea.

    Alkateak aurkeztu du onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena. Diktamenak honela dio:

    “Juan Ramon Arretxea Goñik, Inversiones Bidasoa-Txingudi S.L.-ren ordezkari gisa, “Lezoko 113. poligonoan Arau Subsidiarioak puntualki aldatzeko” aurrerapen-dokumentua aurkeztu du, gaur egungo 113. poligonoan eraikigarritasuna gehitzeko xedez.

    Aurrerapen-dokumentu hori J. L. Cacharro arkitektoak idatzia da.

    Udal arkitekto aholkulariaren iritziz, planeamenduaren irizpide, helburu eta konponbide orokorrak formulatzeko aukera ematen duen garapen-maila badauka.

    Hori guztia dela eta, Hirigintza Batzorde Informatzaileak, Euskal Herritarrok taldeko ordezkarien aldeko botoez, alegia, Aitor Sarasola eta Xabier Alegria, eta EAJ-EA-ko ordezkariaren, Pello Garbizuren, abstentzioarekin, Udalbatzari proposatzen zaio har dezan ondorengo erabaki hau:

    BAT: Informazio publikorako hogeita hamar eguneko epea irekitzea, Probintziako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan iragarkia argitaratuz, denboraldi horretan iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen eta, halakorik balitz, planeamendurako beste hautabide batzuk ere bai Korporazio, elkarte eta partikularren aldetik.

    BI: Hilabeteko epea ematea hastapeneko onarpenaren gai izango den dokumentua aurkezteko eta Udalarekin hitzarmen urbanistikoa izenpetzeko.

    Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki deritzona”.

    Kepa Garbizuk dio, ez dela serioa udalbatzari akordio hau proposatzea obrak praktikoki bukaturik daudenean. Udalbatzarekiko begirune falta dela iruditzen zaio, aurrez udalbatzak erabaki gabe obra batzuk egiten ametitzea. Harritu egiten da zeren, irailaren 6ko hirigintza batzordean obragintza hori berak salatu ondoren eta batzorde berean urriaren 25ean berriro galdetu izanik, urriaren 27 arte ez baita diktatu obrak geldiarazteko agindurik, bere iritzirako obra horiek egiten segitzen dutelarik. Geldiaraztea oso berandu eman dela iruditzen zaio. Gainera, arazo horretan Udaltzaintzak eduki ahal izan duen erantzukizuna kritikatu du. Jokamolde hori ez zaio serioa iruditzen eta iragarri du, bere taldeak ez duela parte hartuko bozketa honetan.

    Alkatea ez dator bat planteaturiko benetako ararazoaren konponbidea hori izateaz: planeamenduaren aldaketa aginduzkoa da obrak baimentzeko, hau tramitatu eta onartzen ez bada, jadanik eraikitakoa eraitsi egin beharko litzateke. Alkatearen iritzirako hautatu beharra dago aukera baten ala bestearen alde. Bestalde garbikeria iruditzen zaio hain eragin urbanistiko eskasa duen arazo bati hainbesteko traszendentzia ematea.

    Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde (alkatea eta EH-ko sei zinegotziak), lau botu kontra (PSE eta EA) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Ainhoa Villanúa Ayuela, Iñaki Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero eta bi abstentzio (EAJ) Kepa Garbizu Azkue eta Jesús Mª Martiarena Jaka, beraz, korporazioa osatzen duten partaideen gehiengo absolutuaren aldeko botoekin, onartu egin da 113. poligonoan Arau Subsidiarioak puntualki aldatzeko Aurrerapen-dokumentua, gaur egungo 113. poligonoan eraikigarritasuna gehitzeko.

    4.- Kreditu-aldaketen espedienteak onartzea:

    1. Kreditu gehigarriak 2/99.
    2. Zenbait kreditu bideratzea 1/99.
    3. Kreditu-transferentziak 30006/99.


    Aurkeztutako kreditu-aldakuntzen azalpena egin du alkateak. Kreditu gehigarri eta kreditu gaikuntza bidez aurkezten direnen arrazoia, Lezoko Udalaren kontrako kondena da, hogeita hamar milioi ordaindu beharrekoa, 1989. urtean 108. poligonoan pabilioi industrial batean eragindako kalteengatik ordare erantzukizun gisa. Alkateak eta idazkariak eman dute kondena-epaiaren berri, auzi horretako udal abokatuak egindako txosten juridikoa idazkariak irakurriz, aseguru etxea auzitara eramateko egokitasunari buruz edota, aldiz, asegurutik tronkoa kobratu eta interes eta kostuen ordainketa udalak bere gain hartuz konformatzeari buruz.

    Alkateak azaldu du, transferentzia bidez aurkeztutako aldakuntza inbertsioen ataleko partiden arteko doikuntza dela.

    Kepa Garbizuri iruditzen zaio ezen, kondena-epaiaren ondoren, antzeko beste egoerarik gerta ez dadin zenbait ondorio atera beharko litzatekeela. Adibide gisa proposatu du hidrante publikoen mantenimendu-plan bat egitea eta lizentziarik gabeko ihardueren kontrolerako beste bat.

    Mikel Antxon Arrizabalagak hala eskaturik, aurkeztutako kreditu aldakuntzen espedienteak banaka bozkatzea proposatu du.

    Kreditu gehigarriak: aldeko hamaika botoz eta bi abstentziorekin (EA-ko bi zinegotzienak) akordio hauek hartu dira:

    BAT.- Udal honen aurtengo ekitaldiko Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, proposamenaren eta ondoko partidakako laburpenaren arabera:

    KREDITU GEHIKUNTZAK



    Partida

    Azalpena

    Kredituak





    Oraingoak

    Aldaketak

    Orokorrak

    226.04.120

    Hainbat gastu juridiko

    0

    14.252.571

    14.252.571

    Guztira

    0

    14.252.571

    14.252.571



    FINANTZATZEN DITUZTEN BALIABIDEAK

    Partida

    Izena

    Zenbatekoa

    GUZTIRA

    14.252.571

    840.1

    Diruzaintzako gerakina

    14.252.571





    Bi.- Jendaurrean ikusgai jartzea, erreklamazioen ondorioetarako. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin-betikotzat joko da. Espediente honi Aurrekontu Orokorra onesteko ezarritako gainerako tramiteak bideratu beharko zaizkio

    Zenbait kreditu bideratzea: aldeko hamaika botoz eta bi abstentziorekin (EA-ko bi zinegotzienak) Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero, akordio hauek hartu dira:

    BAT.- Udal honen aurtengo ekitaldiko Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehikuntzen bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, proposamenaren eta ondoko partidakako laburpenaren arabera:

    KREDITU GEHIKUNTZAK

    Partida

    Azalpena

    Kredituak





    Oraingoak

    Aldaketak

    Orokorrak

    226.04.120

    Hainbat gastu juridiko

    0

    15.747.429

    15.747.429

    Guztira
    0

    15.747.429

    15.747.429



    FINANTZATZEN DITUZTEN BALIABIDEAK
    Partida

    Izena

    Zenbatekoa

    399.00 Zenbait sarrera

    15.747.429

    Guztira

    15.747.429





    Bi.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea.

    Kreditu-transferentziak: aldeko bederatzi botoz, kontrako bi botorekin (PSE-ko zinegotzienak) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin eta Ainhoa Villanúa Ayuela, eta bi abstentziorekin (EA-ko bi zinegotzienak) akordio hauek hartu dira:

    BAT.- Udal honen aurtengo ekitaldiko Aurrekontuari eragiten dion kreditu Transferentzien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, proposamenaren eta ondoko partidakako laburpenaren arabera:

    PARTIDA

    Sarrerak

    Aldakuntzak

    Gastuak

    Gehikuntzak

    Gastuak

    Murrizketak

    Musika Eskolako sotoa egokitzea

    Musika tresnak eta material pedagogikoa

    Hezetasuna kentzeko tresna

    Baserriak eta mendiak

    Hari gabeko telekomunikazioak

    Aiton Bordako sukaldea

    Eskolak pintatzea

    Udal saneamendua

    Instalazio teknologiko berriak

    Udal eraikinen hobekuntza

    Laguntza teknikoa (ABSYS/W).

    Laguntza teknikoa (ABSYS/W).

    Kiroldegia

    Dirulaguntzak

    Trasmisio hitzarmena.

    Liburuak, argitarapenak e.a.

    Hainbat aktibitate

    Ikerketak

    Futbol zelaia





    215.735

    997.000

    5.472.806

    47.404

    36.077

    150.000

    157.690

    11.623

    149.233

    1.000.472

    936.610 1.386.117

    10.000

    90.000

    302.572

    997.000

    184.152

    426.591

    800.000

    Espedientea guztira 6.685.541 6.685.541

    Bi.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea.

    Alkateak galdeturik, Mikel Antxon Arrizabalagak bere ezezko botoaren azalpena egin du, futbol zelaiko inbertsioarekin ados ez direlako eta aldakuntzarako aurreko ekitaldietako partidak nolaz erabiltzen diren ulertzen ez dutelako.

    5.- Bekoerrota kiroldegiko tasa 2000. ekitaldirako arautzen duen ordenantza fiskala onartzea.

    Alkateak aurkeztu du udalbatzaren onarpenerako hazienda batzordearen diktamena, hartan proposatzen baita Bekoerrota kiroldegiko 2000. ekitaldirako tasa arautuko duen ordenantza fiskala onartzea eta, era berean, salbuespenak eta hobariak aplikatzeko baldintzak, espedientean eta urriaren 14ko hazienda batzordearen bilkurako aktan ageri diren bezala.

    Alkateak azaldu du ezen, aurkeztutako igoera, %10 ingurukoa, Oiartzungo udalarekin adostua dela zeren, ordainketak eskubidea ematen baitu Oiartzungo nahiz nahiz Lezoko kirol instalazioak erabiltzeko. Gogorazi du, erabiltzaileak beste zuzkidura batez baliatu ahal izango direla ekainetik aurrera, alegia, igerileku estalgabeak.

    Informazio gisa Imanol Esnaolak iragarri du, 2000. urterako instalazioen egutegia antolatzen ari direla eta, seguruenik, kiroldegia itxita egongo den egunak murriztu egingo direla, Lezon itxirik dagoen egunetan Oiartzunen irekita egotea koordinatuz.

    Bozketa eginik, aldeko zazpi boto eman dira (alkatea eta E.H.-ko sei zinegotziak), bi boto kontrakoak (E.A.) Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero, eta lau abstentzio (PSE eta EAJ) eta, beraz, udalbatza osatzen duten partaideen gehiengo absolutuaren aldeko botoez, proposatutako ordenantza onartu egin da hastapenez.

    6.- Amnistiaren Aldeko Gestorak aurkeztutako mozioa, indar okupatzaileak Euskal Herritik joan beharrari buruz.

    Alkateak jende arteko pertsona bati laga dio hitza eta, hark, Amnistiaren Aldeko Batzordearen ordezkari gisa, deialdiarekin batera igorritako mozioaren aurkezpena eta defentsa egin du. Hitzez hitz honela dio:

    “Euskal Herriak libreki bere hitza hartzeko erabakia hartua du aspaldidanik. Azken urte honetan aurrera pausu nabarmenak eman dira Euskal gizartearen baitan, espainiar eta frantziar estatuak historikoki indarrez bahitua izan duten hitza eskuratu eta indarrean jartzeko.

    Hainbat mendetan zehar, espainiar eta frantziar armadak izan dira herri honen nortasuna zanpatu eta Madril eta Parisen erabakia inposatu dutenak. Historiaren garai desberdinetan, herri honek subirautzaren aldeko pausuak eman dituen orotan, bi estatu hauetako armada eta polizien izaera zanpatzailearen aurrean topo egin izan du.

    Gaur egunean oraindik espainiar eta frantziar konstituzioek agindu lez, bi estatu hauen batasuna indarrez bermatzeko, armadak, gendarmeak, polizia eta goardia zibila ditugu gure artean.

    Guztiz aukera politiko jakin batetako (proiektu estatalista frantziar eta espainiarra) indar armatuak hemen diharduten bitartean, herri honek libreki eta beldurrik gabe erabakitzeko posibilitaterik ez du izango.

    Argi dago beraz, Euskal Herritar GUZTIEK herri honen geroari buruz libreki erabaki behar baldin badute, indar armatu horiek alde egin beharko dutela. Horretarako bitartekoak jartzen gaurtik bertatik jarri behar ditugula kontutan izanik Lezoko Osoko Udal Batzarrari honako puntu hauek aurkezten dizkiogu bertan onartuak izan daitezen:

    Euskal Herriak bere hitza libreki hartu behar du eta horretarako oztopo guztiak gainditu behar ditugu.

    Euskal Herriak hitza libreki izan dezan ezinbestekoa da, espainiar eta frantziar indar armatuak Euskal Herritik kanpora geratzea.

    Gure herrian dagoen indar armatu espainiarrei udal honek jakinarazten die, ez direla ongi etorriak herrian eta lehen bait lehen alde egin behar dutela.

    Erabaki honen berri eman nahi diegu, herriko indar armatu hauen arduradunei, eta espainiar eta frantziar Barne eta Defentsa Ministeritzei”.

    Imanol Esnaolak iragarri du EH-ko zinegotziak mozioaren alde direla. Euskal Herria jasaten ari den defizit demokratiko nabarmena azpimarratu du zeren eta, bere borondatearen kontra, indar espainol eta frantsesen egintzak eta erabakiak jasan beharrean gertatzen baita, polizia moduan, nahiz ejerzito, nahiz epaile e.a. Seinalatu du ezen, indar espainolak eta frantsesak Euskal Herritik erretiratzeak oraingo egoera politikoaren garapenerako lagunduko lukeela. Irlandako eta Timoreko eskarmentuak gogoratu ditu. Zinegotzi sozialistengana zuzendurik, nolanahi ere mozioaren aldeko botoa eskatu gabe, erakunde politiko eta militar horiei ematen dieten babesari buruz hausnar dezaten iradoki die.

    Mikel Antxon Arrizabalagak iragarri du zinegotzi sozialistek mozioaren kontra bozkatuko dutela. Haien iritzirako, ez dago okupazio-indarrik ez hemen ezta Frantzian ere, eta mozioaren inguruko gainerako adierazpenak soberan daude.

    Iñake Urrestarazuk esan du, mozioa aldez aurretik adostea gustatuko zitzaiola.

    Kepa Garbizuk iragarri du mozioaren kontra bozkatuko dutela, Haren iritzirako, mozio hau lehengo beste askoren errepikapena da, eta zentzu horretan ez diote inolako eraginkortasunik ikusten herriz herri eta behin eta berriz hori errepikatzen aritzeari. Akordio eraginkorragoak bilatu behar direla iruditzen zaio.

    Xabier Alegriak esan dio, kezkagarria dela kontra bozkatzea gai errepikatua izatearen argudioarekin. Adierazi du harriturik dagoela, prozesu demokratikoan aurrera egiteko akordioa sinatu duten alderdiek mozio honen kontra bozkatzeaz.

    Bozketa eginik, zazpi boto eman dira mozioaren alde (alkatea eta EH-ko zinegotziak) eta sei kontra PNV, EA, eta PSE-eko zinegotzienak, Kepa Garbizu Azkue, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Seian Cordero, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin eta Ainhoa Villanúa Ayuela.

    7.- H.B., EAJ eta EA-k aurkeztutako mozioa, ejerzito espainiarrarekin ez kolaboratzeagatik Mikel Arrizabalaga alkate ohiari ezarritako isuna salatuz.

    Alkateak hitz egin du mozioaz eta oraindik arazoa bere hortan dagoela esan du, administrazio eta gizarte bizitzan irauten duen gaia delako. Gogorazi du, ezarritako kondena udalbatzaren akordioak bete izanagatik dela.

    Mozioak honela dio hitzez hitz:

    “1987an Lezoko Udalak ejerzito espainarrarekin ez kolaboratzeko erabakia onartu zuen. Lezoko herriak ejerzitorik gabeko mundu batean sinesten du, eta erakunde zibila izanik, ez du zertan inongo ejerzitoren laguntzaile izan beharrik. Alderantziz, Lezoko herritarren mesederako lana egitea da gure helburu nagusia.

    Lezoko herritar asko dira ejerzito espainarrarekin ez kolaboratzeagatik epaiketaren zain daudenak (adibidez Aitor Sarasola, heriko alkatea eta Imanol Esnaola, herriko zinegotzia) edo bere burua zigortua ikusi dutenak. Oraingoan, eta Udalbatzarrak ejerzito espainiarrarekin ez kolaboratzeko hartutako erabakiari men egiteagatik, Mikel Arrizabalaga, Lezoko alkate ohia, izan da zigortua (72.000 pta.ko isuna eta urte beteko inhabilitazioa). Euskal Herrian ematen

    ari den prozesu politiko berriak aurrera egin dezan, Euskal Herriak bere kabuz erabaki behar du inongo interferentzia arrotzarik gabe.

    Ondorioz, honako eskabide hau egiten diogu Lezoko Udalbatzari:

    1. Justizia espainiarrak ezarritako zigorra salatzea eta Mikel Arrizabalaga alkate ohiari udalbatzaren elkartasuna adieraztea.


    1. Ezarri zaion isun ekonomikoa Udalak bere gain hartzea.


    1. Bertan hartutako erabakia prentsaurreko eta bando baten bitartez kaleratzea”.


    Iñake Urrestarazuk azpimarratu egin du zein erraza izan den indar politiko desberdinen artean mozioa adostea, horrek ildo beretik jarraitzera bultzatzen duelarik.

    Imanol Esnaolak esan du, kasu hau Euskal Herria jasaten ari den defizit demokratikoaren beste adierazgarri bat dela zeren, kanpotik datozen indarrek errua egotzi, epaitu, kondenatu, gaitasungebetu e.a. egitea jasan beharra baitago, herriak subiranotasunez hartutako erabakirengatik.

    Mikel Antxon Arrizabalagak esan du proposaturiko mozioaren muinarekin ados dagoela baina horren forma batzuekin ez datorrela bat. Zinegotzi horrek eskaturik, alkateak mozioaren puntuz puntuko bozketa planteatu du.

    Mozioaren lehen puntua aldeko hamaika botoz eta bi abstentziorekin (zinegotzi sozialistenak) onartu da. Mozioaren beste bi puntuak aho batez onartu dira.

    Alkateak deia luzatu die taldeei, onartu den prentsaurrekoa bilkura honen bukaeran koordina dadin.

    8.- Ondasunen Inbentarioa egiteari buruz, EAJ eta EA-ko zinegotziek aurkeztutako mozioa.

    EAJ eta EA-ko zinegotziek mozio bat aurkeztu dute ondasunen inbentarioari buruz, eta honela dio hitzez hitz:

    Arestian egina da auditoria 1998ko ekitaldiko aurrekontuen likidazioko sarreren, gastuen eta Diruzaintzako soberakinen egoerari buruz, eta era berean 1998ko abenduaren 31 datako egoeraren Balantzearen eta galera eta irabazien kontuaren analisia, BASK CONSULTING enpresaren aldetik.

    Egindako azterketari dagokionez, emandako txostena ikusirik, azpimarratzekoa da ondasunen inbentario egoki baten falta Egoera-balantzearen ibilgetuan ageri ahal izateko eta ondorioz gure Udalaren ondare egoera ezagutu ahal izateko.

    Bestalde, kontutan izanik Udal Korporazioen Ogasun Araudiak (ekainaren 13ko 1372/1986 E.D..) Udal Inbentarioari buruz bere 17. artikulutik aurrera, batez ere 33.ean aurreikusten duena, alegia Korporazioen txandaketetan Inbentarioa egiaztatzea,

    ZERA PROPOSATZEN DUGU:

    ONDASUN INBENTARIOA egin dadila, Egoera-Balantze hori udalerriaren ondare-egoera argi eta garbi azaltzeko baliagarri izan dadin eta Ogasun Araudian agindutakoa betetzeko xedez.”

    Alkateak argitu du ondasunen inbentario bat badagoela, 80ko hamarkadaren bukaera aldera egina, baina ez dela eguneratzen joan eta, beraz, nahikoa desfasaturik geratu dela. Gogorazi du ezen, azaroaren 4ko Hazienda Batzordean bere proposamena azaldu zuela legealdian zehar bi auditoria egiteko, bata hasieran eta bestea bukaeran, aurreikusitako urteroko auditorien ordez, eta egingo ez diren auditorietarako xedaturiko aurreikuspena ondasunen inbentarioa egiteko erabiltzea.

    Kepa Garbizuk esan du, mozioaren izpiritua ondasunen inbentarioa egitearen beharra azpimarratzea dela. Alkatetzaren proposamen edo konpromezuari dagokionez, bere esku gordetzen du iritzia ematea urtero kontuen auditoriak ez egitearen egokitasunari buruz.

    Mozioa zinegotzien bozketarako ipinirik, aho batez onartu da.

    9.- Gizarte Ongizate Departamentuan zenbait irregulartasun posible argitzeko batzorde berezi bat sortzeari buruz EAJ eta EA-ko zinegotziek aurkeztutako mozioa.

    Gizarte Ongizate Departamentuko zenbait irregulartasuni buruz mozio bat aurkeztu dute EAJ eta EA-ko zinegotziek. Mozioak honela dio hitzez hitz:

    “Irailaren 16ko Plenoan, alkate jaunak, 182. dekretuaren bitartez, Dorleta Jiménez A. kautelarki enplegu eta soldatatik etenik uztea erabaki zuela adierazi zigun, eta aldi berean lanetik botatze disziplinarioaren santzioa proposatuz, espedientea hasiz eta Ongizate Sailean tramitatu diren edota tramitatzen ari diren espedienteen ikerketa aginduz.

    Jakinaren gainean gaude alkatetzak bideratu dituen ihardueretaz, alegia:

    • Hiritargoari gertatutakoaren berri emanez irailaren 17an argitaratutako bandoa.
    • Irailaren 28an, 187. dekretuaren bitartez udaltzainburuari agindutako ikerketa lana.


    Jakin badakigu Ongizate Saileko kontu eta prozedurak aztertzeko, Kontsultoria bat kontratatzeko alkateak duen asmoa ere.

    Hala ere, ezagunak zaizkigun gertaeren larritasuna kontutan izanik, egoki deritzogu beraien argiketan plenoak zuzenki eskuhartzea, alkatetzaren iharduerak eztabaidan jarri gabe. Horregatik egiten dugun honoko PROPOSAMENA:

    Era dadila Ongizate Sailean gertatu bide diren irregulartasunak argitzeko Batzorde Ikertzaile berezi bat.

    Eginkizunak:

    • Gertatutakoa argitzeko asmoz bideratutako iharduera eta ikerketak askitzat joko ez balira, beste gehiagoren egitea proposatzea.
    • Iharduera eta ikerketa guztien jarraipena egin eta bultzada egitea.
    • Ikerketen ondorioen berri jakin eta aztertzea.
    • Ondorioekin plenoari diktaminatzea.


    Osakera:

    Korporazioko talde politiko bakoitzetik kide bana.

    Lehendakaritza:

    Alkatea edo alkatetzaren eskumena duen taldeko kontzejal bat alkatearen delegazioz.

    Maiztasuna:

    Hababostero.

    Diktamena aurkezteko epea:

    Ahalik eta azkarren, ikerketa lanak burutzen diren arabera.”

    Kepa Garbizuk esan du, talde politikoetako bozeramaileek gaur goizean izan dutela, alkateak deiturik, gai horri buruzko bilera bat. Bere iritzirako mozioaren helburua hori da, alegia, lehen eskuko informazioa lortzeko aldian aldian bilera informatzaileak izatea. Horren ildotik, aurkeztutako mozioaren letra gora-behera, mozioaren izpiritua onartzea proposatzen du eta gaur goizean egindako bileraren antzekoak izaten segitzea.

    Ildo berean alkateak esan du ezen, bere asmoen artean inoiz ez dela izan informazioa ezkutatzekorik, eta mozioaren berri izan orduko ulertu zuela gauzak ez zituela behar bezala egin eta bilera informatzaile bat berehala deitzea erabaki zuela taldeetako bozeramaleak eta akta jasotzeko udal idazkaria bertara deituz, emateko informaziorik izan bezain pronto berriro dei egitera konprometatuz.

    Zinegotzi guztiek onartu dute bilera informatzaileak alkatearekin egitea, aurkeztutako mozioaren izpiritua bere eginez, baina ez testua bera.

    10.- Galde eskeak.

    1.- Alkateak aditzera eman du, azaroaren 5ean erregistraturiko idatziak direla medio, udal talde politiko bi eratu direla: bata EAJ/PNV taldea Kepa Garbizu Azkue eta Jesus Mari Martiarena Jaka zinegotziek osatua; eta bestea EA taldea Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero zinegotziek osatua. Idazkariari eskatu dio, idatzi horiek kontuan izan ditzala, baita batzarraldi honetako akta jasotzerakoan ere.

    2.- EAJ/PNV eta EA talde politikoetako zinegotziek galdera bat eta eskaera bi aurkeztu dituzte idatziz eta, ondoren, horiei buruz hitzegin da:

    2.1.- Galdetu dute ea zein den udaltzaingoak aplikatu beharreko araudia tabernen itxitura-ordutegiari buruz. Alkateak erantzun die, gai horri buruzko udal araudirik ez dagoela eta Eusko Jaurlaritzaren 140/1997 dekretua dela aplikagarri. Esan du ezen, hori betearazteko arazoa aipatutako araudia aplikatzean datzala.

    Imanol Esnaola, izan daitezkeen arazoak sektorekoekin akordioak, konpromezuak lortzearen bidez konpontzearen alde azaldu da.

    2.2.- Batzorde informatzaileei dagokienez eskatzen dute, Udalbatzak erabakitako hileroko maiztasuna errespeta dadila eta horien eguna eta ordua erabaki dadila, beren ordezkariak izendatu ahal izan ditzaten.

    Alkateak gogorazi du, taldeek bere idatziari noiz erantzungo zain dagoela, hartan eskatzen baitzitzaien sortutako batzordeetarako ordezkariak izenda zitzaten eta, agian, izendapenen faltak ezinezkoa bihurtzen baitu haiei komeni zaien eguna eta ordua erabakitzea.

    2.3.- Lezoko Arau Subsidiarioen idazketarako kontratuan atzerapenari dagokionez eskatzen dute, alkateak bil dezala ekipo idazlea udal talde politiko guztietako ordezkariekin, atzerapenaren arrazoiak azal ditzaten eta beste data batzuk proposa ditzaten, eta hori guztia udal idazkaria bertan izanik akta jaso dezan.

    Alkateak esan du, azaroaren 22an egin bide den hurrengo hirigintza batzordearen bilkurara ekipo arau-idazleari dei egingo diola, aurkeztutako arazo hauek argi ditzan.

    Aktaren amaiera.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:15 orduetan lehendakaritzat amaitutzat eman du batzarraldia, Idazkaria naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna