1998.eko Urriaren 9ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko urriaren bederatzigarrena. Goizeko 12:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko irailaren 23an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko irailaren 23an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezerren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak:

    3.- Susana Presa Infanteri obra lizentzia ematea, Kale Nagusiko 6-3.ean kokatutako etxebizitza berritzeko.

    Susana Presa Infantek aurkeztu duen eskabidea azterturik, Kale Nagusiko 6-3.eko etxebizitza barrutik berritzeko lizentzia nahi baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Susana Presa Infanteri obra lizentzia ematea, Kale Nagusiko 6-3.eko etxebizitza berritzeko, ondorengo baldintza hauen arabera:

    - Berritu bide den etxebizitza antzinako etxe batean dagoela kontuan izanik, eta haren egitura zurezkoa eta harrizkoa izaki, egin behar diren obrek ezin izango dute etxearen egitura ukitu, alegia, ez dute eraginik izango forja, habe eta horma nagusietan zeren, bestela, eta obrei ekin aurrez, proiektu bisatua eta goi mailako teknikariak egina aurkeztu beharko du eta, gainera, etxeko beste etxebizitzen jabeen baimena beharko du.

    - Horregatik, ezin izango du zurezko habe bat jarri etxebizitzako eskailerako sarreran aurrikusitako pladur-tabikearen sostengutarako.

    - Era berean, ezin izango du veluk tipoko leiho bat ireki eta jarri sukaldeko sabaian.

    - Obrak egiterakoan segurtasun neurri guztiak hartu beharko dira, esate baterako, forjatuko habe eta gapirioak zurkaiztutabikeak bota aurretik e.a.

    BI: Era berean, baimena ematen zaio bi egunez kontainerra jartzeko. Instalazio horren gaineko zerga 1.100 pta da.

    HIRU: Udal ordenantzen arabera, ez dagokio eraikuntzaren gaineko zerga likidatzerik, etxebizitza hori hirigune historikoaren barruan kokatuta aurkiturik, ordenantzetan salbuespena eman zaiolako.

    4.- Juan M. Jauregi Sarasolari lizentzia ematea, Electro Neumaren ordezkari gisa, Ipintza (110) poligonoko Ipintza kaleko 6.ean dagoen pabilioia egokitzeko.

    Juan Mª Jauregi Sarasolak eskaturik, Electro Neumaren ordezkari gisa, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Ipintza kaleko 6.ean (110 poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, elektrizitate lantegi bat jartzeko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Juan Mª Jauregi Sarasolari, Electro Neumaren ordezkari gisa, lizentzia ematea, Ipintza kaleko 6an dagoen pabilioia egokitzeko, elektrizitate lantegia jartzeko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak burutu ondoren ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla esaten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 58.984,- pta ordaindu beharko du.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    5.- Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 4. ziurtapena onartzea, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrei dagokiena.

    Ikusirik Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 4. ziurtapena, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 4. ziurtapena, 17.249.405,- pezetakoa, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena (ADO 99 1143/98).

    6.-.- Construcciones Sobrino S.A.k aurkeztutako 2. ziurtapena onartzea, Lezoko 1 Sistema Orokorreko esparruan Estolderia Nagusia egiteari dagokiona.

    Ikusirik Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 2. ziurtapena, Lezoko 1 Sistema Orokorreko esparruan Estolderia Nagusia egiteari dagokiona, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 2. ziurtapena, 6.178.144,- pezetakoa, Lezoko 1 Sistema Orokorreko esparruan Estolderia Nagusia egiteari dagokiona (ADO 99 1142/98).

    GIZARTE ONGIZATEA:

    7.- Zaharrentzako egoitza batean pertsona baten egonaldi-gastuak bere gain hartzeko konpromezu ekonomikoa hartzea.

    Aztertu ondorren Bárbara Legorburu Burutaranek egindako eskabidea (hirugarren adinekoentzako erresidentzian, lagundutakoan, sartzekoa), eta baita haren familiak hartutako konpromezua (gastua finantzatzekoa). Hala ?Julian Rezola? egoitzan segituan sartzeko modurik ez dagoenez, gizarte ongizateko eskuordedunak Gobernu Batzordeari honako hau proposatzen dio:

    BAT: Konpromezua hartzea Bárbara Legorburu Burutaran hirugarren adinekoentzako erresidentzian egotea kostatzen dena 84.340,-pta hilean Udalaren gain hartzeko. Daitekeena da, edozein moduz ere, kopurua aldatzea, zer plaza egokitzeko zaion eta interesatuak zer sari jasotzen duen. Gastuen partida hau da: 1 00-00-227-311 00 99 00 ?estancia en residencias?.

    BI: Onartzea familiak finanziatzeko hartu duen konpromezua, sinatu duen dokumentuak esaten duen bezela. Beraien aportazioa hilean 35.000,-pezetakoa izango da.

    8.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko udal-zergaren salbuespena eskatuz, Mª Socorro Donaire Solanok aurkeztutako eskabidea.

    Aztertu ondoren Mª Socorro Donaire Solanok trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko egin duen eskabidea. Hala, Gobernu Batzordeak 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, zera ERABAKI DU:

    BAT: Ez onartzea Mº Socorro Donaire Solanok egindako eskabidea. Arrazoia: garraio publiko kolektiboak erabiltzea galerazten duten mugikortasun zailtasunak baremoa ez izateagatik.

    9.- Gizarte Larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, espediente hauei:

    326 a .......... 41.270,-pta.

    306a .......... 48.720,-pta.

    016 a ........ 183.800,-pta.

    006b .......... 14.925,-pta.

    421 b .......... 100.000,-pta.

    051 b .......... 100.000,-pta.

    404 b .......... 100.000,-pta.

    488 b .......... 25.000,-pta.

    231 b........... 66.000,-pta.

    224 a .......... 45.700,-pta.

    093 a .......... 20.000,-pta.

    10.- Zaharrentzat erlajazio-monitoraren kontratua berritzea.

    Mª Carmen MUÑOAren kontratua sinatzeko Gizarte Laguntzaileak eginiko txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hori egitea ERABAKI DU, baldintza hauekin:

    BAT: Kontratua, ez da kontratu laborala, eta hurrengo iraupena du: 1998ko urriaren 5tik abenduaren 18ra arte.

    BI: Tarte horretan 33 ordu beteko ditu Mª Carmen Muñoak, asteko bi egunetan (astelehen, eta ostiraletan) hiru ordu eginez.

    HIRU: Zerbitzu hori ematearen truke Mª Carmen MUÑOAK 115.500 pezeta jasoko du guztira (ehun eta hamabost mila eta bostehun pezeta). Ordainketak hiru hilabetetan banatuko dira, eta fakturak aurkeztu ondoren ordainduko.

    LAU: Kopuru hori gutxitu egingo da Gizartekintzak (Foru Aldundiak) Udalari eta Udalak Aiton-Bordari 3. adinekoen ekintzak egiteko urtean ematen dion dirutik (500.000 PTA).

    LANGILEAK:

    11.- Alkatearen 138. Dekretua berrestea, peoi kualifikatu bat kontratatzeko egindakoa.

    Gobernu Batzordeak alkateak emandako 138. dekretua berretsi egin du. Dekretu honen bidez Rafael Nuñez Alcantararen zerbitzuak kontratatzen dira hiru hilabete t´erdirako.

    Era berean Gobernu Batzordeak 137., 141. eta 142. dekretuak berretsi egin ditu.

    -137. dekretuaren bidez, enpresetan praktikak egiteko Deikagestek aurkeztu duen proiektua onartzen da eta, era berean, Miren Itziar Alonso Iza ikasleak Udal honetako etxez etxeko laguntza zerbitzuan parte hartzea 1998ko urriaren 19tik abenduaren 29ra.

    - 141. dekretuaren bidez, Miguel Anjel Garmendia Larreak Construcciones Adolfo Sobrino S.A.ren ordezkari gisa, 1 Sistema Orokorrean gasoleo-C deposito bat jartzeko tramitatzen ari den iharduera espedientearen alde informatzen da.

    - 142. dekreturaren bidez, kalegarbiketa zerbitzuan aritzeko eta brigadarekin lan egiteko zenbait kontratazio egiteko erabakia hartzen da.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hau ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    12.- MªTeresa Amiano Ruizi obra lizentzia ematea Lopene plazako 1.an kokatutako lokala tabernatarako egokitzeko.

    Mª Teresa Amiano Ruizek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, Lopene plazako 1.an kokatutako lokala tabernatarako egokitzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: MªTeresa Amiano Ruizi obra lizentzia ematea Lopene plazako 1.an kokatutako lokala tabernatarako egokitzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zutzentzaileak betetzearen baldintzapean, neurri horiek igorri zaizkiolarik.

    BI: Obrak burutu ondoren ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla esaten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 169.929,- pta ordaindu beharko du.

    LAU: Obra bukatzean benetako kostoa aurkeztu beharko du, dagokion likidazioa egin ahal izateko.

    13.- Juan Ramon Arretxea Goñiri, Inversiones Bidasoa Txingudi S.L.ren izenean, obra lizentzia ematea Guiasa deritzan pabilioian zenbait obra egiteko.

    Juan Ramon Arretxea Goñik, Inversiones Bidasoa Txingudi S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztu dituen eskabidea eta txostena aztertu ondoren, Guiasa pabilioian obrak egiteko lizentzia eskatu baitu, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Juan Ramon Arretxea Goñiri, Inversiones Bidasoa Txingudi S.L.ren izenean, obra lizentzia ematea, tabikeak botatzeko eta barne banaketak egiteko, instalazioak txukuntzeko, zaborrak atera eta garbiketa egiteko Guiasa deritzan pabilioian, 1 Errepidean, Gaintxurizketako gainean.

    Era berean ematen zaio aldamioak eta kontainerra jartzeko lizentzia.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 175.364,- pta ordaindu behar du.

    14.- Etxez-etxeko laguntza eskatzen, Maria Tiburcia Olasagasti Olaizolak egin duen eskabidea.

    Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko, Maria Tiburcia Olasagasti Olaizolak egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Maria Tiburcia Olasagasti Olaizolari hemen heldu diren baldintza hauetan:

    1. Zerbitzua norberarentzako lanak izango da, eta astean 4 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Hasieran zerbitzua Marian Zuloaga laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 2.103.- pezeta.

    15.- Galde eskeak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera, urriaren 21ean egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:20an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna