1995.eko Maiatzaren 25ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko maiatzaren hogeita bosgarrena. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Gemma Arrillaga Albisu eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -1995eko maiatzaren 11ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko maiatzaren 11ean egindako bilerako akta. Dena den, honako aldaketa hau egin da:

    Aktaren 19. puntuan, "Haurtxo Haur Eskolari, 5.000.000 pezta" esaten duen tokian, "Haurtxo Haur Eskolari, 5.000.000 pezta, horretarako eratua dagoen partidatik" esan behar du.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Obrak egiteko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:

    a) Jose Inciarte Garmendia, egurrezko estalpe bat egin eta Inziartenea etxeko terraza tapatzeko (Esp.: 119/95).

    Jose Inciarte Garmendiak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen estalpe bat egiteko. Eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Jose Inciarte Garmendiari egurrezko estalpe bat egin eta Inziartenea etxeko terraza tapatzeko.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 5.498,- pezeta ordaindu behar du.

    b) Luis Irazu Etxeberria, negutegi bat jartzeko Matejuane baserriko lurretan (Esp.: 118/95).

    Luis Irazu Etxeberriak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen negutegi bat jartzeko Matejuane baserriko lurretan. Eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia ekarri zuen katalogoaren araberako negutegi bat jartzeko Matejuane baserriko lurretan.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 57.784,- pta. ordaindu behar du.

    c) J Vélez de Mendizabal, (Larunplast-en izenean) bi pabilioi (Sagasti, 103. poligonoko, 38 eta 59.enak) plastikoa eraldatzen aritzeko moduan jarri eta hartan aritzeko (Esp.: 213/95).

    Aztertu ondoren J.R. Vélez de Mendizabalek, Larunplast-en izenean, eragin eta bideetan den iharduera-espedientea eta udaleko teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Industrialdeko 38. eta 59. pabilioak plastikoak eraldatzen aritzeko moduan jartzeko lanak egiteko. Baldintza: Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzea.

    BI: Lanak bukatutakoan, alabaina, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta lizentziarekin batera bidalitako ziurtagirak ekarri, behar bezala beteta.

    HIRU:Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman eta agiria ekartzea, dagokion iharduerarena.

    3.- Iharduerak irekitzeko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:

    a) Kopisal, S.A.L., lokal bat (Sagasti, 103. poligonoa; 32. lursaila, 4) ireki eta tailer mekaniko bat jartzeko (Esp.: 127/95).

    Kopisal, S.A.L.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen lokal bat (Sagasti 103. poligonoa; 32. lursaila; 4) ireki eta tailer mekanikoa jartzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lokal bat (Sagasti 103. poligonoa; 32. lursaila; 4) ireki eta tailer mekanikoa jartzeko Kopisal, S.A.L.ri.

    b) Plásticos Clossa, S.L., lokal bat (Itturrin, 108. poligonoa; Itturrin kalea, 3C D) eta plastikoa eraldatzen aritzeko (Esp.: 128/95).

    Plásticos Clossa, S.L.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen lokal bat (108. poligonoa; Itturrin kaleko 3C D) ireki eta plastikoak eraldatzen aritzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lokal bat (108. poligonoa; Itturrin kaleko 3C D) ireki eta plastikoak eraldatzen aritzeko Plásticos Clossa, S.L.ri. Era berean, ez du garabiaren proiektu teknikorik ekarri beharrik, nahiz eta Gobernu Batzordeak hala eskatu zion 1995eko apirilaren 6an; izan ere, ekarria baitu iharduera-espedientea egitekoan.

    4.- Proposamena, ematea lizentzia Jose Azpeitia Leguiñenari (Azguin, S.A.ren izenean) 29. poligonoan egindako eraikin baten eta hango garajeetan diren ihardueren lehenengo okupazioa egiteko (Esp.: 237/90).

    Jose Azpeitia Leguiñenak (Azguin, S.A.ren izenean) eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen Alkoholera zeneko tokian egindako etxearen lehenengo okupazioa egiteko. Eskabidea eta Udaleko arkitektu asesoreak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Jose Azpeitia Leguiñenari (Azguin, S.A.ren izenean) Alkoholera zeneko tokian egindako etxearen lehenengo okupazioa egiteko.

    BI: Lehen esandako etxeetako garajeetan diren iharduerentzako ere ematea lehenengo okupazioa egiteko lizentzia.

    HIRU:Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 493.331,- pezeta ordaindu behar du.

    5.- Proposamena, ontzat hartzea Lezok San Marcos mankomunitateari eman beharreko kuota.

    Aztertu ondoren San Marcos mankomunitateak bidalitako idatzia, Lezori dagokion kuotari buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea kuota, 2.523.082 pezeta, Lezok San Marcos mankomunitateari ordaindu behar diona 1995eko ekarpen gisa. Izan ere, %1,79 izendatu zion San Marcos mankomunitateak Lezori urteko ekarpen gisa.

    BI: Ordaintzeko modua: 630.771,- pta. sartzea hiru hilean behin.

    6.- Proposamena, ontzat hartzea Udaletxeko erloju-fitxeroari kontu egiteko kontratua, Cronobit, S.L.rekin egina.

    Aztertu ondoren Cronobit, S.L.k ekarritako mantenimendu-hitzarmena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Cronobit, S.L.k ekarritako mantenimendu-hitzarmena, fitxatzeko erlojuari 1995eko maiatzetik 1996ko apirilera bitartean kontu egiteko. Kostua: 105.908 pezeta, B.E.Z. barne.

    7.- Proposamena, ontzat hartzea Urapres-ek ekarritako aurrekontua, Darietako deposituko bonbari kontu egiteari buruzkoa.

    Aztertu ondoren URAPRESek ekarritako faktura (Darietako sobrepresoreari kontu egiteari buruzkoa) eta orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea URAPRESek ekarritako faktura, Darietako bonbari urte betean kontu egitearena.

    BI: Faktura 106.163 pezeta da, urte betekoa.

    8.- Proposamena, ontzat hartzea Pronatur, S.A.k ekarritako kontratua, desinfekzio zerbitzua emateari buruzkoa.

    Aztertu ondoren Pronatur, S.A.k ekarritako kontratua, zerbitzu bat ematearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Pronatur, S.A.k ekarritako kontratua, zerbitzu bat ematearena: eskolak eta Udalaren beste lokal batzuk desinfektatzea, besteak beste Altamirako lokala eta Aiton-Borda, 1995eko maiatzetik 1996ko apirilera. Kostua: 288.260 pezeta, B.E.Z. aparte.

    9.- Ontzat hartzea Guipasa, S.A.k ekarritako fakturak, Jaizkibel Azpi eskolaren inguruan egindako aglomerazio lanena.

    Aztertu ondoren Guipasa, S.A.k ekarritako fakturak, eta orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Guipasa, S.A.k ekarritako faktura, 874.395 pezeta, Urdaburu kalean eta inguruan egindako aglomeratu lanena.

    BI: Ontzat hartzea Guipasa, S.A.k ekarritako faktura, 2.816.499 pezeta, Jaizkibel Azpi eskolaren inguruan egindako aglomeratu lanena.

    10.-Gobernu Batzordearen esku uztea Zacarias Garmendiak eta Sebastian Garmendiak sartutako errekurtsoa ontzat ala txartzat hartzea, Gobernu Batzordeak 1995eko martxoaren 23an hartutako erabakiaren kontra sartutako errekurtsoa.

    Zacarias eta Sebastian Garmendiak idatzia aurkeztu dute Gobernu Batzordeak 1995eko martxoaren 23an hartutako erabakiaren kontra. Erabakia, Kale Nagusiko Zabarre etxearen aurrean egun guztian pasabidea edukitzeko lizentziarik ez ematea izan zen. Aurkeztutako idatzia eta horri buruz egin den txosten teknikoa ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez onartzea Zacarias eta Sebastian Garmendiak egindako erreklamazioa, ibilgailuak lokal horretara sartzeko oinezkoen alderdia zeharkatu behar dutelako eta hori UAD-3ko Lezoko arau ordezkatzaileak xedatzen dutenaren kontra doalako.

    11. - Herri eskola berregokitzeko proiektua agintzea.

    Herri eskola berregokitzeko proiektua, bai eraikinarena eta baita sarbidearena ere, Rafael Razquin arkitektuari eskatzea erabaki da.

    Aurreproiektua aurkezteko 15 egun ditu eta proiektua aurkezteko bi hilabete.

    12. - Onartzea, Elias Salaberria hiribideko espaloia berregokitzeko proiektua.

    Elias Salaberria hiribideko espaloia berregokitzeko proiektua onartu egin da. Proiektua E. Aperribay, J. Berasategui eta C. Callejo arkitektuek idatzia da.

    Alkateak esan du proiektuak ukitzen dituen lurren jabeekin aurreakordioa adostu duela.

    ALKATETZAKO KONTUAK:

    13.-"Lezoko Gida" inprimatzeko lanak esleitzea.

    Gobernu Batzordeak, "Lezoko Gida" liburua inprimitzeko lanak UTSri ematea erabaki du.

    Gida honen 750 ale erdaraz egingo dira eta beste 500 euskaraz. Kostua: 3.275.000 pezeta.

    Alkateak esan du adjudikazioa egiteko garaian kalitatea hartu dela kontuan eta orain arte egindako lanetan UTSek kalitatea ondo zaindu duela.

    GIZARTE ONGIZATEKO KONTUAK:

    14.-Proposamena, hilero ordaintzea zaharrentzako egoitzan egotea.

    Gobernu Batzordeak, gizarte laguntzailearen txostena ikusi eta gero, zera ERABAKI DU:

    BAT:142. espedientean azaltzen den pertsona, Hondarribiko San Gabriel Egoitza Fundazioan egoteak dakarren, eta udalari dagokion gastua ordaintzea. Hilabetan 39.615,-pta. Maiatzetik aurrera.

    15.-Proposamena, dirulaguntza ematea 35. espedientekoari.

    Gai hau erabakitzeko gelditu da.

    16.-Proposamena, baliorik gabe uztea 31. espedientekoari gizarte beharrizan larritarako emandako laguntza.

    Ikusi ondoren Gizarte laguntzaileak egindako informea, 31. espedienteari emandako laguntzaren zati bat baliorik gabe uzteari buruzkoa. Kontuan izanik, orobat, Gizarte Beharrizan Larrietarako partidan dagoen diru premia, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Baliorik gabe uztea 31. espedientekoari gizarte beharrizan larritarako emandako laguntzaren zati bat (47.000,- pta.), justifikatu ez duelako.

    Espedientea: 31 (AD 118-04) ............... 47.000 pta.

    17.-Proposamena, ontzat hartzea etxez-etxeko laguntza ematea Elias Egibar Berasarteri.

    Etxez-etxeko laguntza eskatuz Elias Egibar Berasartek egin duen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, Gizarte Laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Zerbitzua pertsonari berari eta etxekoa izango da, hau da, janaria eman, jantzi eta erantzi, kalera kaleratzen lagundu, garbiketa pertsonala egin, janaria eraman, etxeko zenbait garbiketa egin.

    BI: Zerbitzua astean 5-12 ordu bitartekoa izango da, ordutegia eskatzailearekin eta dauden zerbitzuen beharren arabera finkatuko da.

    HIRU:Aportazio ekonomikoa 14.801 eta 15.354.-pezeta bitartekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.

    KULTURAKO KONTUAK:

    18.-Proposamena, ontzat hartzea alondegia eta Udalaren beste istalazio eta ondasun erabiltzeko arauak.

    Gobernu Batzordeak, alondegia eta Udalaren beste istalazio eta ondasun erabiltzeko arauak onartzea erabaki du.

    19.-Proposamena, dirulaguntza batzuk ematea.

    Gobernu Batzordeak hurrengo dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    - Gipuzkoako Koruen Federazioari: 150.000 pezeta (Lezoko egoitzan dituen gastuei aurre egiteko), Kulturako subentzio partidatik.

    - Murixka Dantza Taldeari: 500.000 pezeta. (Dantzari Txiki eguna antolatu ahal izateko), horretarako eratua dagoen partidatik.

    - Ikastolen alde ospatzen diren ekintzetarako, Xirrixta aldizkariari eta EKBri: 235.000 pezeta, honela banatuak:

    - Ibilaldiari 30.000 pta.

    - Kilometroak-i 30.000 pta.

    - Araba Euskaraz-i 30.000 pta.

    - Nafarroa Oinez-i 50.000 pta.

    - Herri Urrats-i 50.000 pta.

    - EKBri 30.000 pta.

    - Xirrixta aldizkariari15.000 pta.

    - UEUra (udako euskal unibertsitatea) joan nahi duten herritarrei dirulaguntza eskaintzea; horretarako 85.000 pta dago dirupartidan eta partida horretatik soberan zer edo zer geldituko balitz UEUri emango zaio dirulaguntza gisa.

    20. - Proposamena, Donibane kalea 12. beheko Udalaren lokalak, A.E.K.ri uzteko.

    Euskara Batzordeko lehendakariaren proposamena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kontuan hartzea AEKak egindako eskaria, Donibane kalea 12. beheko Udalaren lokalak uzteari buruzkoa. Dena den, Kultur Batzordeak gauzatu beharko du lokalen banaketa, egun kultura arloan dauden beharrak kontuan izanik.

    LANGILEEKIKO KONTUAK:

    21.-Proposamena, trebatzailea hartzea 95-99 euskara normalizatzeko plana aurrera ateratzeko.

    Osoko bilkurak Lezoko Udalerako 5 urtetarako erabilera plana onartu berri du eta plangintza horretako funtsezko atala 1995-1999 bitarteko trebakuntza plana da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Trebakuntza plana aurrera eraman ahal izateko giza baliapideak eskaintzea. Horretarako, Lurdes Rada 1995eko ekainaren 1etik 1999ko abenduak 31a arte lan hori burutzeko kontratatzea.

    BI: Kontratuaren ezaugarriak honoko hauek lirateke:

    . EFAPEBAEk ezartzen duen 11. mailari dagokion ordainsaria.

    . 5'30 orduko laneguna.

    22.-Proposamena, lau pertsona hartzea peoi-lanak egiteko ekainaren 2tik 6ra, Mendekoste festetan.

    Mendekoste jaietan zerbitzu batzuk eman beharra izango da, eta zerbitzu horiek betetzeko, lau pertsona hartu beharko dira. Hala, Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lau pertsona hartzea peoi-lanak egiteko ekainaren 2tik 6ra. Lanpoltsatik hartuko dira aurretik esperientzia dutenak.

    BI: Kontratua ordukakoa eta ordainketa 7. mailari dagokiona. Arduraduna Karlos Irasuegi izango da.

    23.- Zenbait langileren opor egutegia.

    Zenbait langileren opor egutegia zehaztua gelditu da:

    - Atezain batena: abuztuan.

    - Obra eta zerbitzuetako langileena, lehen zeuden bezala.

    24. - Ikastaroa egiteko langile batek egin duen eskaera.

    Udaleko Idazkariak ikastaro bat egiteko egin duen eskaria ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ikastaroko orduen erdiak konpentsatzea (ikastaroa 60 ordukoa da), hau da, 30 ordu konpentsatzea eta matrikula ordaintzea: 42.300 pezeta.

    25. - Langile ohi batek egindako erreklamazioa.

    Mª Isabel Martiarena Iglesiasek erreklamazioa aurkeztu du egindako lanorduei eta ordainketei buruz. Erreklamazioa ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Mª Isabel Martiarena Iglesiasek egindako erreklamazioa onartzea eta zor zaizkion orduak ordaintzea.

    Ordaindu beharreko egunak eta orduak hurrengoak dira:

    - Irailaren 13a: 7:00etatik 14:00etara.

    - Irailaren 14a: 17:00etatik 20:00etara (ordu hauek jai egunean egindako ordu gisa ordaindu behar zaizkio).

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    26. - Proposamena, lan poltsatik bi peoi kontratatzea propaganda kentzeko.

    Gobernu Batzordeak bi peoi kontratatzea erabaki du herrian zehar jarrita dagoen propaganda kentzeko. Kontratazioak peoien lan poltsatik egingo dira.

    Kontratua obra edo zerbitzu bat egiteagatik izango da, ekainaren 5ean hasi eta bukatu bitarte. Ordainsaria: 7. mailari dagokiona eta ordutegia brigadarena.

    27. - Proposamena, Askagintzari dirulaguntza ematea.

    Gobernu Batzordeak Askagintzari dirulaguntza ematea erabaki du, 1995 urtean zenbait aktibitate egiteko (Ongizateko partidatik). Dirulaguntza: 450.000 pta.

    Idazkariak ohartarazi du kontuhartzailearen txostena falta dela.

    28. - Lehentasuna ematea kale hezitzaile baten kontratazioari Udalak eta Foru Aldundiak lanak sustatzeko egin duten programaren barruan.

    Aurreko Gobernu Batzordearen erabakiaz sei kontratazio egiteko programak aurkeztu ziren Foru Aldundian enplegua sustatzeko programaren barruan. Ongizatetik proposatutakoen artean, lehentasuna lehendik martxan dagoen kale-familia hezitzailearen programari ematea onartu da.

    29. - Mendekozte festetako aurrekontua.

    Karmele Legorburuk Mendekozte jaien berri eman du eta Gobernu Batzordeak 4.500.000 pezeta inguruko aurrekontua onartu du horretarako.

    30. - Udaltzaingoaren atestatuen taldea.

    Barne Batzordeko lehendakariak proposatuta Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Atestatu taldearekin segitzea probisionalki 1995eko abenduaren 31ra bitarte.

    BI: Xabier Sarasola Salaberriarekin akordioa sinatzea atestatutako arloan lan egiteko (bera izan baita horretarako eskaria egin duen bakarra). Datorren urtean ikusiko da zer egin, plantilan lanpostua sortu ala ez.

    HIRU:Informea eta hitzarmena espedientean jaso.

    31. - Arkitektu asesorearen kontratua luzatzea.

    Gobernu Batzordeak Raimundo Mendiburu Abad kontratatzea erabaki du bi legislaturen arteko hirigintza gaietan zubi lanak egiteko . Kontratua sei hilabetekoa izango da, 1995eko maiatzaren 29tik aurrera.

    32. - Proposamena, Hugar, S.L.k ekarritako ziurtagiria onartzea.

    Hugar S.L.k ekarritako ziurtagiria, Jaizkibel Azpi eskolaren inguruan brea botatzearena, aztertu ondoren eta kontuan izanik Miguel Mª Lasa, arkitektuak, oniritzia eman diela lanei, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Hugar, S.L.k ekarritako ziurtagiria, brea botatzearena Jaizkibel Azpi eskolaren inguruan. Kostua 10.394.838 pezeta (BEZ barne).

    Idazkariak adierazi du kontratazio hau egiteko prozedimendua ez dela bete eta kontuhartzailearen informea falta dela.

    Alkateak dio bi aurrekontu eskatu direla eta egokiena onartu dela.

    33. - Luis Legorbururen epaiketa dela eta elkartasuna adieraztea.

    Udaleko langilea den Luis Legorburu intsumisoa izateagatik gaur epaitzen dutela eta, Gobernu Batzordeak elkartasuna adierazi nahi dio.

    34. - Galdera eta eskaerak.

    Alkateak, legislazioaren bukaera dela eta, langile guztiak gonbidatzen ditu, ostiralean, hilak 26, Biltzar Aretoan emango duen luntxera.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko ordubata t´erdietan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna