2007.eko Maiatzaren 24ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2007ko maiatzaren 24ean, osteguna., 9:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antton Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea), Isabel López Aulestia (IU-EB taldea), Ainhoa Villanúa Ayuela ere (PSE taldea) eta Maria Luz Anglada González (PP taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- "Sistiagaenea" Kale Nagusia 32-34ko hitzarmen urbanistikoa behin betikoz onartzeko proposamena (2007H0360003).

Alkateak, bilkura honen aurretik egin den, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordearen diktamena irakurri du:

"Alkateak, martxoaren 30eko 07/0289 Dekretuaren bidez, erabaki zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Gesolnor, S.L., enpresarekin Kale Nagusiko 32-34rako (Sistiaga Enea) hitzarmenaren testu osoa.

Hitzarmen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko apirilaren 18an, zk. 75, eta jendaurrean jarrita egon zen hogei lanegunetako epearen barruan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2007ko maiatzaren 24an egindako batzarraldian Jesús Mª Martiarena eta Kepa Garbizu (EAJ), Iñake Urrestarazu (EA) eta Mª Luz Angladaren (P.P.) botoa alde eta Mikel Arrizabalaga Brusin (PSOE) eta Isabel Aulestiaren (E.B) abstentzioekin

DIKTAMINATU DU:

BAT: Kale Nagusiko 32-34 zenbakietan dagoen Sistiaga-enea etxean GESELNOR, SLk proposaturiko Hitzarmen Urbanistikoa onartzea.

BI: Alkatea hitzarmen hau izenpetzeko ahalmentzea."

Besterik gabe, bozketa egin eta diktamena onartu da, aldeko zortzi botorekin (alkatea eta EAJ, EA eta PP taldeetako zinegotzienak) eta lau abstentziorekin (PSE eta IU-EB taldeetako zinegotzienak), hau da udal batza osatzen duten zinegotzien gehiengo osoaren aldeko botoarekin onartu da hitzarmen urbanistikoa.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:35etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna