2018KO URRIAK 1

Lezon, 2018ko urriaren 1ean, astelehena, goizeko 8:00 hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez dira bileran izan Maria Noemi Arberas Oses (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.Egoki irudituz gero, 2018ko irailaren 17an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210015).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK .

2.Zubitxo 15eko jabekideei eraikineko teilatuaren estalkiaren eraberritze integrala gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030017).

1.SARRERA

2018ko abuztuaren 30ean eta 2078 erregistro zenbakiarekin J.L.U.U. jaunak (15995657P) Zubitxo 15eko jabekideen izenean Zubitxo 15eko teilatuaren estalkiaren eraberritze integrala gauzatzeko obra baimena eskaera egin du.

2.AURREKARIAK.

2017ko azaroaren 24ean eta 2720 zenbakiko sarrera erregistro bidez, J.L.U.U. jaunak, Zubitxo, 15eko jabekideen izenean (H-20825840) obra baimena eskatu zuen aipatu eraikineko fatxada eta teilatuaren estalkia partzialki eraberritzeko.

2018 ko otsailaren 6an 225 irteera zenbakiarekin jakinarazi zen 2018-01-29an Tokiko Gobernu Batzarrak emandako baimena, aurkezturiko aurrekontuetan deskribatzen ziren lanak gauzatzeko.

3.TXOSTEN TEKNIKOA

Obra lanak egiten hasi direnean teilatuaren estalkiaren egoera uste baina kaxkarragoa zela eta teilatuaren eraberritze integrala egitea erabaki dute.

Horretarako, aurretik baimendu zitzaien lanen aurrekontuaren osagarria aurkeztu dute. Aurkeztutako aurrekontu osagarriaren zenbatekoa 20.870,89 e takoa da.

Eskaera aztertuta, ALDEKO TXOSTENA egiten da aurreko obra baimena eman zen baldintza berdinetan.

Gogorarazi, Saldise plazaren azpialdean garajeak direla eta plazara 3,5 TN baina gehiago dituen ibilgailuak sartzeko debekua dela.

Txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Zubitxo 15eko jabekideei aipatu eraikineko teilatuaren estalkiaren eraberritze integrala gauzatzeko obra baimena ematea.

Bi: Baimen honi dagokion zergak ordainaraztea baimentzen diren lanen aurrekontua 20.870,89 € koa dela kontuan izanik.

HIRU: Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakina. Dagokigun kasuan Hondakin Kudeaketa Planik aurkeztu ez arren 360 x 1,2 , hots 432 € tako bermea ezartzeko proposamena egiten da. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak aurkeztu beharko dira berme itzulera eskaerarekin.

3. Servicios Auxiliares de la Madera, S.A. enpresari obra baimena emateko proposamena (2017H0050007).

SERVICIO AUXILIAR DE LA MADERA S.A. (SERVIMASA) (A-20073268) enpresak, Lezoko Irurtzun kalea, 21-22 (Sagasti 103 poligonoan), Etxeetarako sukaldeak ekoizteko Zurgindegia gauzatzeko, obra eta jarduera lizentziak eskatu ditu.

2018/11/03an Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotziaren D17/01030. Dekretuz, jarduera espedientearen tramitazioari hasiera ematea erabaki zen.

2017/11/24an Udalak Eusko jaurlaritzako Osasun sailak helarazitako jarduera sailkatuen osasun txostena jaso du, hau aldekoa delarik.

2018/07/18an Udalean jaso da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailetik bidalitako neurri zuzentzaileen ezarpenari buruzko Txostena.

Udal teknikariaren 2018/00/10ko aldeko txostena ikusi eta espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: SERVICIO AUXILIAR DE LA MADERA S.A. (SERVIMASA) enpresari obra baimena ematea aurkeztutako proiektuan definitutako egokitzapen lanak burutzeko ondorengo baldintzetan:

Baldintza partikularrak

· Solairuartearen azpian gelditzen den eremuan zein jarduera gauzatuko den definitu beharko da. Izan ere, eremuaren altuera kontuan izanik gune horretan ezin izango da produkziorik gauzatu.

· Solairuartearen perimetroan jarri behar den barandak indarrean diren arauak bete beharko ditu. Bestetik, gogorarazi aurkeztutako aurrekontuak ez duela baranda hau jartzea kontuan hartu

Baldintza Orokorrak:

Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

Obra baimena memoriak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakinak. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak eskatu ahal izango ditu Udalak.

Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko du Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik, hau da 5% x 74.663,30€: 3.766,16€ eta dagokion udal tasa 531,00€

HIRU: SERVICIO AUXILIAR DE LA MADERA S.A. (SERVIMASA) empresari Jarduera baimena Lezoko Irurtzun kalea, 21-22 (Sagasti 103 poligonoan), Etxeetarako sukaldeak ekoizteko Zurgindegia gauzatzeko bost. puntuan ezarritako baldintzetan.

LAU: Jarduera baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko da, Gauzak horrela, 965,63m2 ko azalerari dagozkion zergak ordaindu beharko ditu. Hau da, 5.355,15€

BOST: Egokitzapen lanak bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

Obra lanak burutu ondoren eta jarduera ireki aurretik ondorengo dokumentazio aurkeztu beharko da:

· Obra hondakinen kudeaketaren ziurtagiria.

· Honekin batera igortzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak banan- banan betetzen dituela esaten duen txosten teknikoa aurkeztu beharko du..

· Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzea baimentzen duen idatzia.

4. Tomas Garbizu 22-23 garajeen estalkia diren plazak konpontzeko jabekideen elkargoa eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena onartzeko proposamena (2018H0360002).

Lezoko Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23an kokatzen diren garajeek estalki lauak dituzte, plaza publiko moduan osatuak daudenak.

Eraikina 2001. urtekoa da, eta Eusko Jaurlaritzak sustatu zuen Altamirako auzoaren baitan kokatzen da.

Eusko Jaurlaritzak 2006an Lezoko Udalari laga zizkion berak sustatuko auzoan zeuden eremu publiko guztiak (institutua salbu), eta beraz, egun, eremu horiek Udalarenak dira.

Garajeen gainean dauden plazen estaldurak bilakaera bihurria izan du sortu zenetik, eta hainbat esku-hartze izan dira. Plaza horien egoera tamalgarria da gaur egun.

Plazaren estaldura osatzen duten elementuen narriadura dela eta, iragazgaiztasuna eta euri uren jasotzea ere kaltetu da, eta ur filtrazioak etengabe ematen dira, praktikoki modu uniformean garaje guztietan.

Estalki lau hauek dituzten kalteak konpontzeko, Tomas Garbizu 22-23ko jabekideen elkarteak E.M.O. eta E.V.F. arkitektoen zerbitzuak kontratatu zituen, konponketa proiektua burutu zezaten. Aipatu proiektuaren gauzatze materialaren aurrekontua 218.887,90 euro ziren (proiektua 2009koa da), gastu orokorrei eta mozkin industrialari dagokion %19a gehituz 331.876,60 euro, eta honi %21eko B.E.Z.a batuta guztira 401.570,69 euro.

Garajeak estaltzen dituzten estalki lauetan plazak sortu zirenez, jabegoa pribatua da, baina goiko erabilera berriz publikoa.

Halako kasuetan, iragazgaiztasun geruza ezartzen da mugatzat. Hau da, jabekideen elkarteari iragazgaiztasun geruzaren azpitik geratzen denaren erantzukizuna dagokio, geruza barne, eta administrazio publikoari berriz, Lezoko Udala kasu honetan, iragazgaiztasun geruzaren gainetik geratzen denarena, geruza kanpo.

Banaketa honen arabera, udal zerbitzu teknikoetatik konponketa proiektuaren egile diren arkitektoei aurrekontua banatzeko eskatu zitzaien, alde bakoitzari dagokion zatia jasanarazteko. Banaketa hori espedientean atxikitzen da, eta horren arabera:

Lezoko Udalari dagokion gauzatze materialaren aurrekontua, 174.357,86 eurotakoa litzateke, gastu orokorrei eta mozkin industrialari dagokion %19a gehituz 207.485,85 euro, eta honi %21eko B.E.Z.a batuta guztira 251.057,88 euro

Tomas Garbizu 22-23 jabekideen elkargoari dagokion gauzatze materialaren aurrekontua berriz, 104.530,04 eurotakoa litzateke, gastu orokorrei eta mozkin industrialari dagokion %19a gehituz 124.390,75 euro, eta honi %21eko B.E.Z.a batuta guztira 150.512,81 euro.

Banaketa hori eta proiektua bera udal teknikariek ontzat eman dute, esleipenerako moldaketak egiteko aukera irekia utzita beti ere.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Tomas Garbizu 22-23 garajeen estalkia diren plazak konpontzeko jabekideen elkargoa eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena onartzea.

BI: Hitzarmen hau onartzeko Lezoko Alkatea ahalmentzea.

GIZARTE ZERBITZUAK.

5. Aiton Borda tabernako esleipendunak egindako hainbat eskaeren onarpenerako alkate dekretua berresteko proposamena (2018GZ320011).

2018ko irailaren 13an D18/0912 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, N.N.R.k Aiton Borda tabernari buruz egindako hainbat eskaera onartzea erabaki zen.

Irailaren 17ra bitarte ez zirenez aurreikusi Gobernu Batzarraren bilkurak, eta arruntak diren tramite administrariak ez atzeratzeko, Alkatetzak delegatua duen eskumena bereganatu zuen eta irailaren 13an Aiton Borda tabernako esleipendunak egindako hainbat eskaera onartu zituen eta orain Tokiko Gobernu Batzarrera jakinaraztea eta berrestea proposatzen da.

Hori horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2018/09/13an eta D18/0912. zenbakia duen Alkate Dekretuz alkatetzak hartutako ondorengo erabakia BERRESTEA

“BAT: N.N.k Aiton Borda tabernan B.G.G. laguntzaile gisa kontratatua izateko egin duen eskaera onartzea.

BI: N.N.k Aiton Borda tabernarako aurkeztutako kartaren prezioak onartzea.

HIRU: N.N.k Santakrutzetako jaietako egunetan Aiton Borda taberna gaueko 00:00etan ixteko baimen eskaera onartzea.”

6. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan parte hartzeko eskaera onartzeko proposamena (2018GZ310003).

Ikusi dut N.M.M.-k familia eskuhartze programan parte hartzeko egin duen eskaera eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea N.M.M.ren eskaera udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programarako 2018ko irailetik 2018ko abendura bitarte.

BI: Lahar elkargoak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 1.004,00 € (D-198/2018 ).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK.

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2018ko irailaren 17az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

Erabaki horien artean bada bat Tokiko Gobernu Batzarrari dagokiona eta, ondorioz, berrestea proposatu da bilera honetan. Bileran diren adostasunarekin ondorengoa erabaki da:

8. “Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren” 2. zatia gauzatzeko obra kontratazioari buruzko D18/0937 alkate dekretua berresteko proposamena (2018H0100004).

2018ko irailaren 20an D18/0937 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, 2018H0100003 espedientean tramitatutako kontratazioa hutsik uztea eta Lezo eta Donibane arteko Bizikleta eta Oinezkoen 2 zatiari dagokion obra kontratazio espedienteari berriro hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz, 2018H010004 espedientea, erabaki zen.

Aipatu obren esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2018/09/20an D18/0937. zenbakia duen Alkate Dekretuz alkatetzak hartutako erabakia BERRESTEA

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243966, 1243968tik 1243973ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna