Zortzi milioi euroko aurrekontua

Or, 2015-11-27 10:49

EAJren eta PSE-EEren botoekin onartu da; EHBildu abstenitu egin da

2016 urterako aurrekontuak onartu ziren atzo iluntzeko osoko bilkuran: Lezok, 8.000.000 euroko aurrekontua izango du 2016 urterako. EAJk eta PSE-EEk Udal Aurrekontuak onartzeko diktamenaren alde bozkatu zuten, eta EHBILDU abstenitu egin zen egin zen.

Gai-zerrenda luzea zen atzokoa. Hamaikagarren puntuan udalbatzak Donostialdeko Lurralde Zatikako Planaren hasierako onarpenari egindako alegazioak berretsi zituen EAJren eta EHBILDUren aldeko botoekin; PSE-EEk aurka bozkatu zuen.

Jarraian, osoko bilkurako gainontzeko puntuetako bozketak:

  • 2015. ekitaldian Kreditu Kobraezinak deklaratzeko diktamina. Onartuta aho batez.
  • Bide Segurtasunaren arloko informazioaren inguruan, Lankidetza-hitzarmena onartzeko diktaminaOnartuta aho batez.
  • 2016 urteko taxi tarifak onartzeko diktaminaOnartuta aho batez.
  • 2016 urteko Plantilla Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda onartzeko diktaminaOnartuta aho batez.
  • Udal langileei lansari osagarria banatzeko diktaminaOnartuta aho batez.
  • Bake Epaile titularra izendatzeko diktaminaOnartuta aho batez.
  • HAE 36 Gaintxurizketako eremuko Plan Partziala behin betikoz onartzeko diktaminaOnartuta EAJren eta EHBILDUren botoekin; PSE-EE abstenitu egin zen.
  • Kale garbiketa eta Zabor bilketa kontratuaren luzapena egiteko diktaminaOnartuta EAJren eta EHBILDUren botoekin; PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
  • Lezoko Baratza Ekologikoaren esleipen eta kudeaketarako Araudiaren aldaketa onartzeko diktamina.
  • Olamarta inguruko bidearen lagapenari buruzko hitzarmena onartu zuen akordioaren errebisioa onartzeko diktaminaOnartuta EAJren eta EHBILDUren botoekin; PSE-EE abstenitu egin zen.
  • Indarkeria matxista eta sexistaren ondoriozko heriotzen aurrean Oarsoaldeko Udalen protokoloa onartzeko diktaminaOnartuta aho batez
  • Adierazpen instituzionala “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” dela eta. Onartuta aho batez 
  • Adierazpen Instituzionala Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Mahai gainean geratu zen proposamena, adierazpen bateratua hitzartzeko



Onartuta EAJren eta PSE-EEren botoekin; EHBILDUk aurka bozkatu zuen.
Onartuta EAJren eta EHBILDUren botoekin; PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
 

 

 

Arloa edo saila