3. Altamira Bordatxo

Deskribapena
Asfaltatutako ibilbidea, bizikletaz zein oinez egiteko prestatua. Ibilbideak Altamira zeharkatzen du eta landa atlantikoko lursail tipikoetatik zehar murgiltzen da, Darietazarra eta Miura bezalako baserri garrantzitsuenak pilatzen diren lekuetan. Paseo atsegina eta gomendagarri edonorentzat.

Gora-behera

Mapa

Darietazarra baserria 
Darietako kaskoa leku estrategikoa da. Bertatik Lezoko barruti guztia ikusten da, baina baita Donostia, Pasaiako portua, Errenteria eta Aiako harria ere. 1874an liberalek gotorleku bat eraiki zuten bertan. Gerra amaitutakoan, ordea, suntsitu egin zuten. Erdi Arokoa den Darietazarra baserriak aldiz zutik dirau.

Darietazarra baserria

Miura baserria
Miurako mugarria izen bereko baserriaren parean dago, bideaz beste aldean. Seinale bezala bi letra dauzka, L (Lezo) eta O (Oiartzun), eta marra bat goiko aldean. Garai batean Hondarribia eta Oiartzunen arteko jurisdikzioak banatzen zituen mugarri zaharra ere ondoan dauka, zenbaki erromatar eta guzti.

Miura baserria

Begiratokia
Lezon sagardiak ziren nonahi, eta dolare jatorrak zenbait etxe eta baserritan. Bertako portutik Ternuara abiatzen ziren baleazaleek ere sagardoz hornitzen zituzten beren ontziak. Aurrezaurre sagarrondo sailak ikus daitezke, eta bere garaian sagardotegi izandako Bordatxo baserria. 

Begiratokia