Hitzarmenak

Hizkuntzaren egoera areagotzeko bide ezberdinak daude. Bat, udalak berak jarduera ezberdinak antolatzea da. Horren adibide lirateke gorago aipatu diren jarduerak.

Bestea, hitzarmenena da. Horrek, udalak berak zerbait antolatu ordez, aukera ematen du beste gizarte agenteekin lanean aritzeko. Biek ontzat jotzen badute normalizatzeko esparrua (komunikabideak, lan-mundua euskalduntze-alfabetatzea…) eta hori lehentasunezkoa dela irizten bada, hitzarmenak sinatzea bide egokia da egitasmoak garatzeko.

Lezoko Udalak hitzarmenak sinatuak ditu hainbat erakundekin.

Ikus azpian zerrenda:

Oarsoaldeko Komunikabideak: Oarso Bidasoko Hitza / Boga

Helburua: Euskara hutsezko tokiko komunikabideak suspertzea. Kasu honetan Hitza egunkaria eta Boga aldizkariaren argitaratzea hitzartu da.

Informazio gehiago hemen

AEK: Euskalduntze-Alfabetatze ikastaroak

Helburua: Helduen euskalduntze-alfabetatzeko ikastaroen antolaketa. Lezon AEKrekin bideratutako hitzarmena da.

Informazio gehiago hemen

Mañontzi Bertso Elkartea: Bertso-eskola eta jarduerak

Mañontzi Bertso Elkartearekin bertso-eskolak (haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako) antolatu dira. Bertsoaren inguruan ekimen ezberdinak ere antolatu dira elkarlanean.