Euskarazko Produktuen Katalogoa

euskarazkoa_produktuen_katalogoa

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria (aurtengoa 15. da) osatu dute Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.


Erabilgarri eta probetxugarria

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

 

Edizio digitala askoz ere zabalagoa eta argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukerarekin

 

Horretaz gain, www.katalogoa.eus webgunean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta irakurleek, beren komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.

Paperezko edizioari dagokionez, aurten 140.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.


Berriki egin den azterlanaren arabera, Euskarazko Produktuen Katalogoa ezagutzen duten gurasoen %72k dio produkturen bat erosteko erabili duela.

Aurten, gainera, hainbeste urteko elkarlanaren emaitzak zehaztasun gehiagorekin ezagutzeko, azterlan bat egin dute Aztiker enpresaren laguntzaz. Hona hemen datu batzuk:

  • Katalogoa  banatzen den herrietako gurasoen %41k ezagutzen du, eta ezagutzen dutenek oso ondo baloratzen dute: 7tik gorako puntuazioa ematen diote paperezkoari bezala interneteko edizioari ere.
  • Gurasoen ia hiru laurdenak (%72,1) adierazi du produktuak erosteko erabili duela. Guraso elebidunen kasuan %86,1ak.
  • Eta guraso guztien artean %26ak erosi du Katalogoko produkturen bat inoiz.

 

*Webgunera joan