Oarsoarrak

EUSKALTEGIETAKO IKASLEAK OGIA EGITEN IKASTEN ARI DIRA

5 años 5 meses ago

Edurne Agirre okina ogia etxean egiten erakusten ari zaie Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei egunotan. Izan ere, “Ogia etxean egiten ikasteko tailerrak“ emango dituzte urriaren amaiera bitartean Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Oarsoaldeko Eskola Kiroleko 2019-20 ikasturteko datuen aurkezpena

5 años 5 meses ago

Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2019-20 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur goizean Oiartzunen Oarsoaldeko kirol zinegotziek – Eneritz Arbelaitz (Oiartzun), Irlentz Ortega (Lezo), eta Maite Gartzia (Errenteria) –.  Daturik nabarmenenak eta eskualde honetako eskola kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.

AISA euskara eskolak herritar etorri berrientzako Lezon eta Oiartzunen

5 años 6 meses ago

Urriaren 1ean zabalduko da izena emateko epea. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Lezora eta Oiartzunera munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Checked
30 minutos 18 segundos ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Suscribirse a Fuente de noticias Oarsoarrak
Hizkuntza
Euskaraz
Gaia