Oarsoarrak

Euskarazko produktuen katalogo berria kalean

3 años 7 meses ago

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Oarsoaldeko Lanbide Heziketako Lantokiko Praktikak euskaraz sustatzeko proiektua Euskaraz, talentua gara! egitasmoko praktika ona izendatu da

3 años 7 meses ago

Don Bosco LHIIk, Blas de Lezo BHIk, Oarsoaldeko udalek eta hainbat enpresak hamarkada bat daramate Lantokiko Prestakuntza eta Duala (LP-Duala) euskaraz sustatzeko elkarlan proiektuan. Hori dela eta, ‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean martxan dagoen egitasmoak elkarlan hori Gipuzkoako erakunde, ikastetxe eta lantokietara praktika on gisa zabalduko du.

Eredu euskaldunak gazteentzat

3 años 7 meses ago

Huntza taldeko Josune Arakistain izango da gonbidatu Lezon eta Pasaian azaroko azkeneko bi ostiraletan egingo diren Kuxkuxeroak egitasmoko saioetan

11 ikastetxe 11 tontor ekimena

3 años 7 meses ago

Egoera berrira egokituta, lanean jarraitzen dugu Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiekin batera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, eskola kirolaren egoeraren aurrean ekimen berri eta osasuntsu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskualdeko mendizale guztiak.

Erronkak gustuko badituzu, hemen duzu zure aukera.

Euskarazko film labur onenari mintzagun saria

3 años 8 meses ago

Aurten bost film-labur ikusiko dituzte euskaltegian.

Azaroaren 20ra arte Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek Ikuska festibalera aurkeztutako euskarazko 5 film-labur ikusiko dituzte euskaltegian. Film horien artean gustukoena edo onena aukeratuko dute, eta beraz, aurtengo Mintzagun saria nori emango zaion erabakiko dute. “Regina”, “Animal lovers”, “Nire eguneroko maitea”, “Oaia” eta “Babarrun txapelketa” dira ikasleek ikusiko dituzten euskarazko film-laburren izenburuak.

Euskaraldiko euskaparate lehiaketa

3 años 8 meses ago

Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu dute.

Egin argazkia euskarari eta irabazi saria

3 años 8 meses ago

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. 2016an hasitako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean.

PROPOSATU ZEUK SARIDUNA!

3 años 9 meses ago

2020ko Oarsoarrak Euskararen Saria eskuratzeko hautagaiak proposa ditzakezu irudian klik eginda. Heldu den azaroaren 27an emango da edo emango dira aurtengo Oarsoarrak Euskararen Sariak.

Eskola Kirola eta mugikortasuna uztartzen

4 años ago

Eskualdeko eskola kiroleko entrenamenduetara eta, batez ere, asteburuetako partidetara egiten diren joan-etorriak ahalik eta modurik jasangarrienean egin daitezen lanean jarraitzen dute Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eragile guztiek. Azken urte hauetan lan horrek fruituak eman dituen arren, lanean jarraitu beharra dago.

 
Checked
44 minutos 5 segundos ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Suscribirse a Fuente de noticias Oarsoarrak
Hizkuntza
Euskaraz
Gaia