ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Errenteriara eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
“Paper-kontuak euskaraz nahiago” ekimenaren baitan, hilaren 5ean zozketa egin zen eta herri bakoitzeko saridunak ezagutzera eman dira.
Oarsoaldeko Eskola Kirola osatzen duten eragile guztiei esker, hala nola, udaletako, Oarsoaldeko eta Kirolaisi XXIeko teknikariak, ikastetxeetako koordinatzaileak, hezitzaileak, gurasoak… Asteburuetan egiten diren joan-etorriak, ahalik eta modu jasangarrienean burutzea helburu duen asmoa sustatzeko lanak bere fruituak ematen jarraitzen du.
Eguzkia lagun, hamarnaka gazte elkartu ziren larunbatean Oiartzungo kaleetan. Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek Kudrillategi Egunaz egin zuten pasa den larunbatean. Desafioak egitasmoaren finala, bazkaria, talentu showa eta DJ Bullen musika emanaldiaz gozatu zuten Oarsoaldeko gazteek.
Bertan “DESAFIOAK” saioetako final aurrekoak eta finalak jokatuko dituzte.
Mintzagun tailerrak antolatu dituzte maiatzera begira Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Oarsoaldeko euskaltegiek elkarlanean.
Oarsoaldeko lau udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin diete eskualdeko zergadun guztiei. Oso tramite erraza da, eta euskararentzat, berriz, aurrerabide handia da.
Aurten Zerbitzu Bulegoentzat eskaintza bereziak eskainiko dira Oarsoaldean.
%49 dira dagoeneko bizikletan, gurasoek kotxea konpartitua edo autobusez joaten direnak.
Oinherrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUren kanpusean izango da jardunaldia.
Martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasle guztiei eman zaie formazio-motibazio saioa Don Bosco Institutuan.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan.
Errenteriako Zituene pasta obradore kooperatibako kideak pasta egiten ikasteko tailerrak egingo dituzte egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan.
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.
“Atsolorra” filmaren zuzendari Rubén Rosas, euskal zinemagintzaz eta bere esperientzia propioaz mintzatuko zaie datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei, Mintzagun egitasmoko tailerretan.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak beste urte urtez banatu zuen azaoaren 30ean Oarsoarrak Euskararen Saria. Aurtengo sarituak Lurdes Sistiaga andereño eta euskaltzale sanjuandarra, Intxixu Trail mendi-lasterketa elkartea eta Lezo-Jaizkibel mendi-lasterketa eelkartea izan dira sarituak.
KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat.
"Atsolorra" izeneko film-laburra izan da aurten saritua. Ruben Rosas zuzendariak jaso zuen saria azaroaren 17an Trintxerpeko Alkateordetzako aretoan.