Antzerkia

Antzerkia

104. Haurra

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

104. haurra umezurztegi batean dago adoptatua izateko irrikitan.

Egoera berean dauden beste neska batzuk bezala, arropa egiten ematen ditu egunak. Egun batean, beste neska bat iritsiko da eta badirudi ez datorrela bat 104 haurrak lanagatik duen ilusioarekin. Hala ere, adopzio-familia batek aukeratu nahi duenak gogor lan egin beharko du eta dena primeran egin.

Haietako bakoitzak aurkituko al du maite dituen familia bat?

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Jokin Oregi

AKTOREAK: Eva Azpilikueta eta Laura Villanueva

ESZENOGRAFIA: El Punto Gunea

MUSIKA SORKUNTZA: Adrian García de loso Ojos

SOINUA ETA ARGIZTAPENA: David Lainez

JANTZIAK: Aihora Ganuza - Hari & Ari

50 minutu

5 urtetik aurrera

Multimedia
Antzerkia

Ubu errege

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Orratx! Antzerki Taldeak interpretatutako obra.

UBUren hitz-jarioak basakeria, ankerkeria eta hizkera absurdoa eta zakarra biltzen ditu bere baitan, erakunde eta erregimen guztien parodia batean. Berekoia, kaskarra, mespretxagarria eta zitala da, eta boterearen ur lohitsuetan ugaritzen diren pertsonaien ordezkari leiala. Gerrak, erailketak eta traizioak eragingo ditu, gutxi batzuk aberasteko beste askoren bizitzaren kontura.

Antzerkia

¡Dale Ramón!

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lopene plaza

“Kolapsoa” izango da enpresa handi batek duen aitzakia bere eskaintza paregabea martxan jartzeko: goi mailako bunkerrak eskaintzea.

Hau promozionatzeko, probaleku mugikor batean, zuzenean,  lehiaketa  bat antolatuko du herri  bakoitzean.

Lehiakideak froga desberdinak egin beharko ditu hau lortzeko. Ikuslegoak, “Idi-proba” batean bezalaxe ariketa bakoitzean apostuak egingo dituelarik.

Lehiaketa umiliagarrietaz, kataklismoetaz, ansiolitikoetaz eta abarretaz hitzegiten dugu…..

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Lezo Herri Eskolako patioan egingo da. 

 

Antzerkia

Ubu Errege

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditórium

Orratx! Antzerki Taldea interpretatutako obra.

UBUren hitz-jarioak basakeria, ankerkeria eta hizkera absurdoa eta zakarra biltzen ditu bere baitan, erakunde eta erregimen guztien parodia batean. Berekoia, kaskarra, mespretxagarria eta zitala da, eta boterearen ur lohitsuetan ugaritzen diren pertsonaien ordezkari leiala. Gerrak, erailketak eta traizioak eragingo ditu, gutxi batzuk aberasteko beste askoren bizitzaren kontura.

Antzerkia

Almazenean

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta haren lekuan sartuko den langilea, ezinbestean, bost egunez elkarrekin egongo dira lantokian, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza horien guztien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da, eta komunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: DAVID DESOLA
  • Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
  • Itzulpena: MARTIN AGIRRE
  • Aktoreak: IKER GALARTZA, ZUHAITZ GURRUTXAGA
  • Eszenografia: ASIER SANCHO SENOSIAIN
  • Eszenografia egilea: ESCÉNICA INTEGRAL
  • Jantzien diseinua: JOKIN AYERREGARAY
  • Argiztapena: JULEN ZABALLA
  • Argazkiak: DAVID VICENTE
  • Kartela: DAVID SUEIRO
  • Ekoizpen exekutiboa: XABIER AGIRRE
  • Ekoizpen arduraduna: MARTIN AGIRRE
  • Ekoizpena: TXALO PRODUKZIOAK
  • Iraupena: 75 minutu
Antzerkia

Apotheósis Buffo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Dyonisosek, ardoaren eta antzerkiaren jainko greziarrak, bere bakanalera gonbidatzen gaitu. Baso ilargitik lurpeko iluntasun sakonera; giza tragediaren ahanzturara, estasiara, basatiaren lotsagabekeriara.

Aktore bat 30 pertsonaiarentzat.

Legeen, ordena naturalaren eta mundu moralaren gaineko gogoeta taupadatsua. 

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Xabi Lopez "Jabato"
  • Ekoizpena: Xabi Lopez "Jabato"
  • Aktoreak: Xabi Lopez "Jabato"
  • Soinua: Xabi Lopez "Jabato"
  • Argien diseinua: Junki Mayo
  • Jantziak: Jerusalen Jimeno
  • Atrezzoa: Iosu Lucas, Xabi Lopez "Jabato", Unai Zinkunegi, Alain Zinkunegi
  • Maparen diseinua: Edurne Izagirre Elizaran
  • Dosierraren diseinua: Edurne Izagirre Elizaran
Multimedia
Antzerkia

Hasta que la muerte nos separe

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Agertokian bi antzezle eta musikari bat. Adin beretsukoak, etengabe sartu eta ateratzen diren bi pertsonaia eraikitzen dituzte: bizikidetza luze baten ondoren banandu berri den bikotea, non bizitza elkarren ondoan amaitzea amestu duten. Alaba bat dute, banaketa hori hain handia ez izatea eragiten duena, eta erritu katolikoaren esaldi ospetsuak bere indar guztia hartzen duena "heriotzak banatzen gaituen arte".

Antzezleek maitasunaz eta ohituraz hitz egingo dute; diruaz, seme-alabez, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz; eraiki eta hausten diren ametsez; gauzak gaizki egiteaz ongi egin daitezkeenean; harrotasunak esaten uzten ez dizunaz; porrotaz; ikaskuntzaz; itxaropenaz...

Inconstantes Teatro konpainiaren eskutik, Hasta que la muerte nos separe ikuskizunak, bikotea kontzeptu sozial, kultural, ekonomiko eta erlijioso gisa hausnartzen du. Alaba helburua, bat egitea, aitzakia, justifikazioa, baina, azkenean, beti hirugarren postuan dago. Gizartea eboluzionatzen ari da; mendebaldeko familia kontzeptua ez.

Multimedia
Antzerkia

La lluvia amarilla

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

La lluvia amarilla Andres de Casa Sosasen bakarrizketan oinarritzen da, Ainielleren azken biztanlea, 1970ean erabat biztanlerik gabe geratu zen Huescako Pirinioetako “benetako” herria. Herriko azken gauean, bere bizitzako azken gauean, bere agonia eta bakardade luzea kontatzen ditu, Ainielleren agonia eta bakardade bera. Julio Llamazaresen izen bereko eleberrian oinarritutako ikuskizuna.

Multimedia
Antzerkia

Lagun beltz asko

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delikuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da.

Berandu da. Kalean ez dabil inor. Istorioa ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da. Barnean, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun onak dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutzatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile bateak atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.

Gaua luzatzen da eta "bertakoek" hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote, nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera sartu eta, nahigabean, bertako anfitrioien isilpeko sekretuak nahastearen ondorio da.

Gauaren bukaeran, gorpu geldo bat tabernako zoruan. Poliziari kontatuko dioten bertsioa, berriz, klasikoa: ez zuen paperik, indarrean sartu zen, lapurtu egin nahi zien. Beraiek lagundu besterik ez zioten egin nahi baina, arazoa da, ez ziotela ezertxo ere ulertzen. Agian zerbait ezer ulertu izan baliote, han ez zen ezer gertatu izango.

  • Gidoia eta zuzendaritza: Garbi Losada.
  • Gidoia eta produkzioa: Jose Antonio Vitoria.
  • Antzezleak:Ramón Ibarra, Asier Hormaza, Asier Sota.

Ondoren "Txalostean": publikoak konpainiako kideekin hitz egiteko aukera izango du.

Multimedia
Antzerkia

Muna

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Durangon finkatutako GANSO&Cía antzerki konpainiak bere bederatzigarren sorkuntza aurkezten digu 2007an sortu zenetik. Aurrekoak bezala, bere sorkuntza San Agustin Kultur Gunean garatu da, bertan baitauka bere egoitza artistikoa.

Oraingo honetan, lehen haurtzaroko ikusleei zuzenduko zaizkie, 2 urtetik 6 urtera bitartekoei, beti bezala umorea, zehazki clownaren teknika, ikuspegi garaikidetik erabiliz. Proposamen bisual eta emozionala, zati berdinetan.

Sinopsia:

Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!

Fitxa artistikoa:

  • Antzezlea: Cecilia Paganini
  • Zuzeneko musika: Txefo Rodríguez
  • Argiztapenaren diseinua: Ion Chávez
  • Musikaren konposizioa: Quico Puges
  • Eszenografiaren eraikuntza: Gorka Ganso, Oscar de Paz
  • Diseinu grafikoa: Sr. Sommer
  • Sortze lana: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
  • Zuzendaria: Gorka Ganso
  • Zuzendaritza musikala: Quico Pugès
  • Argazkiak: Asier Bastida
  • Teknikaria: Unai Barrio
  • Banaketa: Rocío Pindado - Portal 71

 

Oinarrizko informazioa

  • Lekua: aretoko ikuskizuna
  • Hizkuntza: hitzik gabekoa
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publikoa: bereziki 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna
Multimedia