Antzerkia

Antzerkia

FRESA Y CHOCOLATE

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Habanako unibertsitatean soziologia ikaslea da David. Gaztea, komunista eta aurreiritziz betea. Diego aldiz, artista, homosexuala, indibidualista eta eszeptikoa. Halabeharrez ezagutzen dira eta Diego erakarrita sentitzen da. Sexu-harremanak mantentzeko asmoarekin, David etxera eramaten du Diegok, baina gazteak arbuiatu eta alde egiten du. Egun batzuk pasatu ondoren, artistarengatik sentitzen duen lilurak errezeloa gainditzen du eta nahiz eta desberdintasun ideologiko eta pertsonalak handiak izan, adiskidetasun zintzoa lantzen hasten dira.

  • Egilea: Senel Paz
  • Zuzendaria: Alberto Alfaro
  • Antzezleak: Alejandro Valenciano, José F. Ramos, Manuel Menarguez
Antzerkia

GALTZAILEAK

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Imanol eta Sara adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Imanolek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute...

  • Zuzendaria: Begoña Bilbao 
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
Antzerkia

OILAR BAT DAGO ZURE TEILATUAN

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 € (abonoarekin 1 €)
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oilar bat ezin mugiturik dago hiriko eraikin bateko teilatuan. Beheko bizilaguna jakin-minez dago, oilarraren kantuak behiarena dirudi eta. Horren zergatia galdetuko dio oilarrari, eta hortxe hasiko zaigu istorio zelebrea, behi jainkotiarren zelaira eramango gaituena, oilo erruleen egunerokotasuna erakutsiko diguna, Maca behi arruntarren berri emango diguna. Umorearen eta bertsoen bitartez, istorio honen eta hiriaren nondik norakoak ezagutuko ditugu. Zezen maitemindu bat agertuko zaigu, baita oilar triste bat ere teilatuaren gainean. Noren zai, hiritik atera eta bere etxe berrira lagunduko dion norbaiten zain.

Antzerkia

SAFARI

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 € (abonoarekin 1 €)
Lugar
Gezala Auditoriuma

Piñotek eta Kalabazinek sabanara jo dute, lehoia modu misteriotsuan desagertu dela jakin ondoren. Ikertzeko lanean, galdeketa egin diete jirafari, tximuari, elefanteari, krokodiloari...; eta, abentura betean daudela, lehoiarekin egiten dute topo, burumakur eta triste, orro egiten ere ez dakiela. Auzia argitzeko eta lehoiari laguntza emateko borondate sendoz, La Baldufako detektibe ausartek ahalegina egingo dute nahigabe horren arrazoiak zein ote diren jakiteko.

Zergatik tematzen da krokodiloa lehoiari enbarazu egiten? Zergatik setatzen dira gainerako animaliak ere bera gogaitzen? Zer beharko da sabanako erregeak adorea har dezan?

Antzerkia

HANSEL ETA GRETEL

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 € (abonoarekin 1 €)
Lugar
Gezala Auditoriuma

Grinn anaien klasikoaren bertsio dibertigarria.

Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen,eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik,ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea,bankura iristeko basoa zeharkatu behar da.

Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago.

Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…

  • Egileak: Hermanos Grimm
  • Bertsio eta zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Antzezleak: Kepa Errazti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti
Antzerkia

LA ISLA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

La isla antzezlana Juan Carlos Rubiok idatzi du Histrion Teatro konpainiarentzat. Testu hunkigarri honek azaltzen digu gizarteak apurka-apurka nola hezi gaituen.

Beldurra erakusterako orduan, nahiz eta ezbehar ikaragarria bizitzen egon, elkarbizitza arauek eskatzen diguten papera betetzen dugu.

Baina zer gertatzen zaigu sentitu ezin dena sentitzen dugunean? Minak gainez egiten gaituenean eta ihes ateratzeko indarra besterik ez dugunean? Egoera horretan bizirik iraun nahi dugu?

Antzerkia

OXIDO

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ohiz kanpoko egoerei aurre egiten dieten eta bizitzaren zentzugabekeriari gogor egiten dioten pertsona bereziak. Bizitzari aurre egiteko modu berezi horren ondorioz, gertaerak uste gabeko modu batean etortzen dira. Pertsonaia hauen giza harremanei eta bizi diren gizarteari darien zakarkeria agerrarazten dute hiru egoera groteskok. 
Hiru espazio desberdinetan bizi den umore garratzeko lan honen osagaien artean ditugu ikusleekiko hurbiltasuna eta konplizitatea. Esperientzia desberdina eta erakargarria. Gaztelania. Made in Gasteiz.

Lekuak mugatuak dira: Sarreren aurretiazko salmenta Maiatzaren 6tik Aurrera interneten bidez: www.elcorteingles.es, telefono zenbakia: 902 400 222, aurrez aurre: Gasteizko El Corte Inglés saltokian (10:00etatik 22:00etara, astelehenetik larunbatera). Salmenta eragiketa bakoitzean, gehienez 2 sarrera eskura daiteke pertsona eta ikuskizun bakoitzeko. Sarrerak ez daude zenbakituta.

Antzerkia

EBOOK, LIBURUAREN BILAKAERA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

"Ebook, liburuaren bilakaera", liburuaren eta bere protagonisten istoriorik liluragarriena eta zentzugabeena eskaintzen du. Bokazio didaktikoa, hezitzailea eta oso dibertigarria duen ikuskizuna. Denboraren joanean, jakintzaren, aurkikuntza handien eta idazketaren bilakaeraren unibertso liluragarrian barneratzen den ezinbesteko errepasoa da gaur egunera arte, eta E-book delakoa agertzen da, ikuskizunari izena ematen diona. Liburuaren eboluzioaren etapa ezberdinen berrikusketa zehatz hau, hirurogei minututan kondentsatua, ironiarekin zipriztindua, ikusizko eta soinuzko efekturik onenak, eta noski, Spasmoren keinuzko umorerik onena.

Antzerkia

Mi padre es un ogro

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Miguelek bere aitaren, mundu guztiak ‘Ogro’ deitzen zuen gizonaren, memoria berreskuratu nahi du. Urteak dira aitaren berririk ez duela. Orain, helduaroan, aitarekin kartzelako ziega partekatu zuen gizon baten bisita izango du, eta aitaren gutun bat emango dio. Horrela, inoiz kontatu gabeko istorioa ezagutuko du. Ogro bakarti eta ilun bat ezagutuko du, baina baita bihotzean oraindik toki bat duela bere seme kutunarentzat. Maitasun horri esker, konturatuko da bere aita beti izan dela gizaki bat.

Mi Padre es un Ogro ikuskizunak agerian jartzen dizkigu onen gaiz­takeria eta gaiztoen ontasuna, zigorra, errua, solidaritatea, justizia, ongia eta gaizkia buruzkoa da. Ogroen lurralderako bidaia bat da, itxaropenaren abesti bat, berreskuratze-istorio bat. Hunkitu nahi gaituen ikuskizun bat da, besteen sentipenak geuk sentitzea nahi duena eta enpatia sorraraztea, oro har, guretzat arrotzak diren egoeren aurrean.

Antzerkia

ENE BA! (Sarrera denak agortuta)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia berandu iritsiko da afaritara.
Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.