Antzerkia

Antzerkia

Antroan Intro

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Jakin badakigu ez gaudela betiko, eta mundua bera ere ez; izan ere, guztia, noizbait, betiko desagertu egingo da, baina une hori ez dakigu norbaitek ikusi ahal izango duen. Izaki mikroskopiko bat gai izan da, mundu osoa kaiola batean sartzeko. Eta hortxe gaude, beldurtuta, nazkatuta, akituta… noiz aterako zain.

Baina gizakiok aspaldi ikasi dugu gure gorputzaren mugetatik at hegan egiten, eta horretan gero eta iaioagoak izan gaitezen, ikasteko, garatzeko, lantzeko eta abar, guneak sortu ditugu, gure irudimena aske senti dadin, benetako arnas-gune bilakatuz.

Horietako azken arnas-gunea da “Antro” taberna, hiriko zulorik ilunena, txokorik galduena. Gure hirian geratzen den azken “plaza” irikia… eta gaur ere, gauero bezala, zure zain dago, ANTROAN INTRO egiteko, sartu, sortu, azaldu, aurkeztu, erotu… nahi duzuena egiteko aukera izango duzue.

Tamalez, gure azken gotorlekuak gaur du, nonbait, bere azken eguna. Zer gertatuko da? Nora joango gara? Zer egingo dugu?... Zer egin eztarriak ixilduta, gure besoak, hankak… gorputzak ezin mugiturik, hitzak paperean idatzi gabe… Zer egin?

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak: Mertxe Larrea, Begoña Azpiazu, Joseba Salaberria, Amaia Herrero, Araitz Larrea, Edurne Agirrezabala

Zuzendaria: Lierni Fresnedo

Zuzendari laguntzailea: Pello Elvira

Laguntzaileak: Begoña Amunarriz, Patxi Larrea

Testua, eszenografia eta jantziak: Orratx Antzerki Taldea

Diseinu grafikoa et argazkiak: Harira

Produkzioa: Orratx Antzerki Taldea

Antzerkia

Caballo Dostoyevsky

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

"Edozein auzotan edo herritan izan zuten “zaldiarekin” topo egiteko zorte txarra"

Richard Sahagunek leku garrantzitsua hartu du Bilboko eszena alternatiboan proposamen guztiz ausartekin, eta ikusleak bereganatzen joan da, egile honen antzerkia ulertzeko moduarekiko guztiz leial direnak. Antzerkigilea, zuzendaria eta aktorea, eszenarekiko duen ikuspegia, konpromiso sozial eta politikorako espazio gisa, bereizezina da  eszenaratzeko duen ikusmoldetik.

Poetikoa eta gogorra, irmoa.80ko hamarkadako kontakizun sozioekonomiko gogorrean oinarritzen da kontaketa, heroinaren izurri latz hark jotako Euskal Herriko edozein auzo edo herritako familia batean oinarritzen da, berriz, muntaia. Caballo / Dostoyevski lanak aukera ematen die esparru horretan egunerokotik sartzeko, izenburuko “zaldi” horrekin topo egiteko zorte txarra izan zuten pertsonen kontakizunaren bidez.

•  ANTZEZLEAK: Richard Sahagún, Nuria Valiente.
•  TESTUA ETA ZUZENDARITZA: Richard Sahagún.
•  IRAUPENA: 70 min.
•  ADIN GUZTIENTZAT.

Antzerkia

Pronoia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

“Pronoia” antzezlana, Oihulari klown konpainia. Virginia Imaz pailazoak, falozentrismoaz, hizkuntzan dagoen sexismoaz, bortizkeria fisiko eta sinbolikoaz eta berdintasun errealaz eta formalaz dihardu lan honetan, beti ere umore klabean. Berdintasunerako Emakunde saria eskuratutako pailazo entzutetsuarekin gozatzeko eta, aldi berean, gogoeta egiteko aukera ezin hobea.

Antzerkia

Galtzaileak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Manuel eta Sara adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuelek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute...

  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
Antzerkia

Zuloak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Izaki sexuatuak gara eta oraintxe konturatu gara. Zein da gure ardura jabe egiten garenean? Zein da ardura bilaketa aurkituta ematen digutenean? Norena da? Galdera asko erantzunik gabe eta erantzun asko galderarik gabe

(Pasaia eta Lezoko 16 urteko gazteek sortua eta taularatua).

Antzerkia

Zehar

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?

Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait.

Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan.

Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

Antzerkia

Tomaxen abenturak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.

Antzerkia

Cabezas de cartel

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Antzerki konpainia txiki bat bete betean lanean ari da. Askeak izan, zuzen jokatuz, horixe da gaia. “Cabezas de cartel” lanaren momento gorenean sartuko gara, non printzipio etikoak eta norbera garrantzitsu sentitzeko beharra aurrez aurre jarriko diren.

Antzeslan berri baten sortze prozesuan ematen den une pribatu horren ikusle izatea proposatzen digute, justu artistek libre sortzeko daukaten gaitasaunez arituko diren unea. Zuzen jokatu gura dute, Politikoki zuzenari edo komertzialtasunari amore emon barik. Antzerkiaz ari dira, meta antzerkiaz, antzerki dokumentalaz, antzerki pobreaz.

Egilea: Javier Manzanera y Celia Nadal
Zuzendaria: Luis Felpeto
Antzezleak: Celia Nadal, Javier Manzanera
Musika: Santi Martín
Soinua: Robert Wilson
Argiztapena: Pedro A. Bermejo
Iraupena: 90 min.
16 urtetik gorakoentzat

Bideo laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=p3gxiFgHFv8&t=1s 

Antzerkia

Jon beldurgabea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreek, Grimm Anaiak idatzitako eta Inma Infiestak itzulitako  "Jon Beldurgabea" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zein ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea.

Antzerkia

Atzerrian lurra garratz

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

atzerrian lurra garratz irudia.jpgatzerrian.jpgAurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?