Zer da 2030 Agenda?

2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak

2015eko irailaren 25ean Nazio Batzuen Batzar Nagusiak “Gure mundua eraldatzea: Garapen Iraunkorrerako[1] 2030 Agenda” izeneko dokumentua onartu zuen. Era honetan, mundu mailan garapen eredu iraunkor baten alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten herrialde ezberdinek eta 2030 urterako Garapen Iraunkorraren 17 Helburuak betetzeko bide-orria onartu zuten. Helburu horien bidez Nazio Batuen Erakundeak “inor atzean geratzen ez dela” bermatu nahi du. 17 helburuak honako 5 esferetan biltzen dira:

Helburuen esferak

 

                                                   MUNDU MAILAKO 2030 AGENDA

Helburuak

Munduan bizi garen biztanleen erdia baino gehiago herri edo hirietan bizi gara eta, adituen arabera, 2050 urterako munduko biztanleen 2/3tik gora hirietan biziko dela aurreikusten da. Hori dela eta, garapen iraunkorraren aldeko borroka hirietan irabazi edo galtzen dela adierazi izan dute adituek. Izan ere, herriak eta hiriak bertako biztanleen eguneroko bizitza garatzen den espazioa izateaz gain, herritarren bizi kalitateari, osasunari eta ingurumenari inpaktuak eragiten dizkion eremuak dira.

Aurretik esandakoa kontuan hartuz, 2017 urtean UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) Garapen Iraunkorraren Helburuak maila globaletik hurbilenekora egokitzeko gida bat argitaratu zuen. Orduz geroztik, maila ezberdinetako gobernu eta eragile askok (estatu mailakoak, erkidego mailakoak, udalak, garapen iraunkorraren alde sortutako enpresen aliantzak, …) 2030 Agenda globala euren errealitatera egokitzeko aurrerapausoak eman dituzte, tokian tokiko Agendak onartuz.

 

[1] Garapen iraunkorra (“garapen jasangarria” bezala erabilia): herritarren ongizatea, naturaren zaintza eta garapen ekonomikoaren arteko oreka bilatzen duen garapen-eredua da.