Kuadrilategi

Kuadrilategi hizkuntza-ohiturak aldatzeko sortutako programa da.

  • 13-14-15-16 urte (DBH1-DBH2-DBH3-DBH4 ikasturte) bitarteko lagunarteei zuzendutako egitasmoa da.
  • Parte hartzeko, ezinbestean lagun-talde bereko lagunek eman behar dute izena. Parte hartzea ez da indibiduala, lagun taldekoa baizik.
  • Astean behin, hiruzpalau orduko saio bakarra egiten da. Bertan, jolas giroan eta euskaraz, gazteen intereseko gaiak jorratzen dira. Beti, lagun-taldea ardatz hartuta.