Monumentu mota
Laukizuzen itxurako oina duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Fatxada nagusian harlanduzko hormak ditu, azken solairuan izan ezik. Hau eta gainerako hormak talutxaturik daude. Beheko solairuan, kantoi batean, horman sarturiko hilarri bat ageri da eta honako inskripzioa du: "Aquí mataron Ivanes de Salaberria yendo su casa ruegan a Dios por él. A diez y seis de agostoano 1648".