Zabala-etxea

Monumentu mota

Laukizuzen itxurako oina duen etxe berezia. Teilatua bi isurialdekoa da. Oso etxe berriztatua da. Hiru solairu dauzka eta harlanduzko hormak; baina oraindik behealde zaharra gordetzen du.

Fatxada nagusian, bigarren solairuan, ongi landuriko harmarri bat dago (XVIII. mendekoa), honako esapidea duena: "Zavalakoa naiz".

Beheko solairuko ataburuetan, ate baten gainean landuriko gurutze bat ageri da; eta bestearen gainean, "JHS" anagrama bat.

Lehen eta bigarren solairuan irteten diren balkoiek, forjaturiko burdinezko barandak dituzte.

Barnealdea erabat aldatua dago eta sarrera alde batean dago.