Laukizuzen itxurako oina duen jauretxe berezia; estalkia lau isurialdekoa da, pinaziloz bukatua (dorretxeek zeuzkatenen antzekoak).
Horma guztiak harlanduzkoak dira, solairuak markatzen dituen harri iladak dituztelarik.
Fatxada nagusiaren hutsarteek banaketa simetrikoa dute. Beheko solairuan ataburudun ate haundi bat dago erdian, eta aldeetan bi hutsarte txiki.
Lehen solairuan zertxobait irteten diren bi balkoi xume, landutako burdinezkoak dira. Azken solairuan irteten den balkoi bat dugu, harrizko irtenunetan euskarritua dago eta fatxada osoa hartzen du. Behekoekin bat egiten duten bi ate dauzka eta erdian XVIII. mendeko ezkutu haundi bat.
Lau aldeetan landuriko kanak dauzkan hegal zabala du. Oso ondo gorde den eraikina dugu.